bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-03-11
NanoGUNEren eragina industri-egituran, errealitate izan liteke 2020an.

Pasa den urtarrilean CIC nanoGUNE inauguratu zen Donostian, Gipuzkoako hiriburuan ikerketa kooperatiboaren alorrean ireki den azken zentroa. Nanozientzia eta nanoteknologia ikerketa zentro honek 40 milioi euroko inbertsioa behar izan du eta hau Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Gobernu Zentralak finantziatu dute.
Gainera, Europar Batasunaren partaidetza dauka, MARCO programaren bidez.
José María Korta I+G+B Zentrotik gertu dagoen ingurunean, EHU-ren campusean bertan eta hiriaren erdigunetik 15 minutura, nanoGUNE CIC-ak “berri usaina” dauka eta bertan hizkuntza bat nagusitzen da: ingelesa.
José María Pitarke, CIC nanoGUNEko zuzendariak lagunduta, zentroaren ezaugarriak eta etorkizunari begira dituen aurreikuspenak ezagutuko ditugu.

Nano.“Miliamilioigarren bat (10-9)” esan nahi du. Neurri unitateen izenei aplikatzen zaie, dagokien azpimultiploa izendatzeko.

Nanoteknologia. Material eta egituren teknologia, bertan magnitudearen ordena nanometrotan neurtzen da, fisika, kimika eta biologian aplikazioekin.
CIC nanoGUNE-k laborategiei zuzendutako 1500 metro koadro ditu, Gela Zuria nabarmenduz (ingelesez Clear Room), metro kubikoko partikula kopurua, muga jakin baten azpitik duen bere 300 metro koadroko azalerarekin. Gela Zuriaren barruan lau espazio daude, bi 100 motakoak, metro kubikoko 100 partikulatik beherarekin; beste bi 10.000 klasekoak, hau da, metro kubikoko partikula kopuru horren azpitik.
Javier San José, zentroko arkitektoarentzat, CIC nanoGUNE barruan duen eraikinak industria eta naturaren arteko muga sinbolizatzen du. Industria eraikinaren itxura kubiko eta metalikoan nabarmentzen da. Inguruak beste guztia jartzen du.

CIC nanoGUNE, jada martxan dauden diziplina anitzeko taldeetako 5 buruk zuzendua, mundu osotik heldutako 25 ikertzaileren etxea izaten hasi du bere jarduera.

Talde hauetako bakoitzak ezagutza eremu zehatz bat barneratzen du: nanomagnetismo taldeak, besteak beste, nanoeragingailu elektronikoak garatzen ditu; nanooptika taldea optoelektronikan oinarritzen da, mikroskopia elektronikoaren instrumentazioan eta beste hainbat eremutan; autoensanblaketa taldeak nanoegituren sintesi eta funtzionaltasuna lantzen du; nanobioteknologia taldea nanoegitura biofuntzionaletan oinarritzen da eta azkenik, nanoeragingailu fabrikazio taldeak hainbat sistemen nanoegituran egiten du lan.

Bost taldeetako liderrak (hiru alemaniar, errusiar bat eta espainiar bat), beren ikerketa alorretan nazioarteko errekonozimendua duten zientzialariak dira.

Ikerketa gune honek Londreseko Imperial Collegeko, Sir John Pendry presidente duen Nazioarteko Aholkularitza Komite bat dauka, eta bertan bi Nobeldunek, Jean Marie Lehn (1987an kimika Nobela) eta Heinrich Rohrer irakasleek (1986ko fisika Nobela) parte hartzen dute.
Nanoteknologiak zifratan
Egun, mikro eta nantoteknologiatan jarduera duten 80 enpresa identifika daitezke, hauetako erdia baino gehiago Gipuzkoan.
Euskadiko enpresek nanoteknologian duten jardueren erabilera epe laburrera sentsorika eta materialen estaldura alorretan aurkitu ahal izango dira kasu gehienetan.

Produktu eta zerbitzu nanoteknologikoen merkatuak 100.000 milioi dolar mugitzen ditu urtero mundu mailan eta datozen urteotan hazteko aukera gehien duen jarduera eremua da.
2015ean nanoteknologia eransten duten produktuen salmentak magnufaktura globalaren sektorean %15era heltzea espero da. 2004an, %0,1ekoa besterik ez zen.
CIC nanoGUNEk imajina daitezkeen sektore guztiei emango die zerbitzua.
Hain zuzen ere, elektronika, garraioa, medikuntza, energia, materialak...
Nanoteknologiaren eragina bizitzaren alor eta eremu guztietan islatuko da, manipulatzeko duen gaitasun handiagatik batez ere.
Epe laburrera bere eragina eguzki krematan, ura edo zikinkeria egozten duten ehunetan, zimurtzen ez diren arropatan, kiroletan, hausten ez diren pilota gogorragoetan, behira autogarbigarrietan eta lainokontrakoetan ikusiko da.
Elektronikaren alorrean nanoteknologia duten intel prozesatzaileak eskala horretan sartu dira.
Medikuntzak farmako selektiboagoak egingo dituzte, diagnostikorako tresna berriak...
Donostia ikerketaren mapan
Datozen urteotan sustatzen den jarduerak CIC nanoGUNE nazioartean gune garrantzitsu bilakatu behar du eta badira DICP bezalako maila handiko guneak, baina helburua, José María Pitarke, CIC Nanoguneko zuzendari nagusiaren hitzetan, “punta-puntan egotea” da.
Zentroaren inaugurazioan Pitarkek azpimarratu zuen bezala, “helburua zera da, Donostia munduan gastronomia eta bere paisaiaz gain, zientzia eta teknologiari esker ezaguna izatea”.

Etorkizuna nanoa da...

Epe laburrera, 2009ko lehen seihilekoan, errendimendu osoarekin lanean hasi eta gero, lehendabiziko emaitzak argitaratzen hasiko dira.
Industri-egiturari ezagutza transferentzia egitearen efektuek denbora gehiago beharko dute. Bost urteko epean lehen patenteen erregistroak egiten hasi ahal izango dira.

Industri-egituran benetako eragina, epe luzeagora nabarmendu ahal izango da, 2020-2025 inguruan.

Horretarako, berebizkoa izango da nanoBasque Estrategia, honen helburua EAEn, nanoteknologian ahalbidetutako industri, enpresaritza eta zientzia eredu berri bat sortzea izanik.
Nanozientziek sortzen duten ezagutza, industriari transferitzeko eredu propio bat garatu behar da, herrialde dibertsifikatuena, kanpora irekita dagoena, konektatua, lehiakorra eta jasangarriena izateko azken helburuarekin.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria