bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-03-11
San Sebastián 2020 Donostia

2010-2020 Plan Estrategiko berriaren lanketa hasi da. Lehendabiziko pausoak, Cristina Uriarte EHUko Errektoreordea buru duela, Batzorde Delegatuaren eremuan eman dira, alor ezberdinetako hainbat agenteren partaidetzarekin (ekonomikoak, sozialak, auzoen alorrekoak, erakundeetakoak). Bilerak egoitza ezberdinetan egin dira, hiri-eredua eraikitzerakoan, agente ezberdinek duten garrantzia agerraraziz (Victoria Eugenia Antzokia, EHU, Merkataritza Ganbera, ADEGI, Gipuzkoako Foru Aldundia).


Salón del Trono. Palacio Foral
Une honetan, datozen asteotan amaituko den Diagnosia lanketa prozesuan gaude. Fase honek egiten joan diren dokumentu batzuen oinarrian sustatutako partaidetza prozesu irekia hastea ahalbidetuko du. Prozesuak datozen hilabeteotan jarraituko du, zenbait lan-talde egituratuz eta partaidetza prozesu zabalagoak irekiz.

Egoera ekonomiko kaxkarra ez da aitzakia, gure hiriarentzat garapen jasangarri eredu baten aldeko apustua egitea ahalbidetuko duten estrategien inguruko gogoetari ez ekiteko. Krisi honek agerian zerbait jarri badu zera da, etorkizunaren inguruko gogoeta egin behar dela, mundua aldatuz doalako eta gertatzen diren eta gure etorkizuna zapuztu dezaketen eraldaketa garrantzitsuen aurrean prestaturik egon behar dugula. Inor seguru ez dagoela ikasten ari gara, inguruan duguna mugituz doala eta aldaketaren aldeko jarrerarekin aurre egin behar diogula, gure egoera mantentzeko, etengabe aurrera egin behar dugulako. Etengabe biraka dabilen eta beti leku berdinean egoteko, ibiltzera behartzen gaituen plataforma hori bezalakoa da. Horregatik, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaitza bezalako erronkak ezinbestekoak dira, bere esanahi zabalenean ulertuta, kultura bezalako alor batean estatus erreferentziala mantendu ahal izateko.

Buletin honen edukiak, esaten ari garenaren hainbat adibide azaltzen ditu. Darwinen jaiotzaren bigarren mendeurrenean Javier Sampedrori egindako elkarrizketatik hasita, Zientziaren hiria eta honen eta kulturaren arteko ahaidetzaren aldeko apustuaren hasieran (zientziaren dibulgazioa, Zientzia eta Humanitateen arteko debatea/topaketa, edota diziplina zientifiko ezberdinen nahasketaren bidez, Zientzia debate eta berrikuntzarako tresna gisa).
Gero eta gertuago dugun San Telmo Museoaren berrirekieraraino, proiektu garrantzitsu bat berea eginez: Euskadiko lehen Gizarte Museo bilakatzea. Nanoaren alor gainerakorrean hiriarentzat bultzada berri bat dakarren Nanogune, Ikerketa Zentro Kooperatiboaren inaugurazioa ahaztu gabe. Azken hau, besteak beste, Donostia Internacional Physic Center, Cidetec edota EHUko nanomagnetismoan adituak direnen esperientziaren eskutik etorri da.

Eta hiria, eta batez ere Donostiarrak harro sentitu arazi behar dituena zera da, Osasunaren Munduko Erakundeak bultzatuta eta Donostiako Udala (Ongizate Departamendua, Plan Estrategikoa, etab.) eta Matia Fundazioko zahartze Berrikuntza Poloaren partaidetzarekin, Donostia, pertsona adinduekin hiri adiskidetsuen sarean sartu izana.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria