bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-03-31
Donostia, 2011n egingo den partikula azelegaragailuen nazioarteko biltzarraren egoitza.

1200 pertsona bertaratuko dira mundu osoko biltzar horretara, eta 1.400 aurkezpen eta teknologia-erakustokietako 90 stand edukiko ditu Biltzar garrantzitsu hori gure hirira ekartzeko, Kursaal Jauregiko eta Donostia Turismoko hainbat arduradunek gogor egin dute lan 2008ko udazkenetik, Valentziako eta Granadako hiriekin lehian. 2009ra arte gai horren gainean egiten ziren hiru lurralde-biltzarrak (Europakoa, Asiakoa eta Amerikakoa) bat egin ondoren sortu zen nazioarteko maila duen biltzar hori (Partikula Azeleragailuen Nazioarteko Biltzarra), nazioarteko biltzar bakar batean bateratuz, eta txandaka egingo da lurralde bakoitzean (kontinente bakoitzean). Nazioarteko biltzar horietako lehena 2010eko ekainean egingo da Kyoto-n (Japonian), eta hurrengoa, Europari dagokiona, Donostian, zehazkiago, Kursaal Jauregian.

Hautagaitzaren aurkezpena.
Azken erabakia martxoaren 23an iritsi zen, IPACen nazioarteko batzordeak egun horretan erabaki baitzuen Donostia izango zela Partikula Azeleragailuen Nazioarteko bigarren Biltzarraren egoitza. Beraz, helburu hori lortzeko egindako ahaleginaren saria izan da erabaki hori, horrelako Biltzar bat gure hirira ekartzeak garrantzi handia duela jakina baita, ez soilik Donostiara pertsona ugari etorriko direlako, baizik eta gaurkotasun handiko gai bati heltzen diolako, gai berritzaile eta etorkizunekoari, hain zuzen ere. Partikula-azeleragailuak eremu elektromagnetikoak erabiltzen dituzten tresnak dira, elektrikoki kargatutako partikulak azeleratzeko, oso abiadura azkarrak (eta beraz, oso energia altua) lortu arte; izan ere, argiaren abiaduraren antzekoak izan daitezke abiadura horiek. Horretaz gain, partikula horiek edukitzeko gai dira tresna horiek. Mota askotako partikula-azeleragailuak egon daitezke, katodo-izpietako hodi arruntekin hasi (etxeko telebista arruntek edota ordenagailuen monitoreek eduki ohi dituzten horietakoak) eta ezin txikiagoaren mundua miatzea ahalbidetzen duten tresna handiekin buka, betiere materiaren funtsezko elementuen bila. Funtsean, bi motatako partikula-azeleragailuak: batetik, linealak, eta bestetik, zirkularrak. Munduko partikula-azeleragailu handiena eta energetikoena, Hadroien Talka Eragile Handia, Suitzatik gertu dago, Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundean, hain zuzen ere, eta espero denez, argiaren abiaduraren % 99raino azeleratutako protoien talkari esker, big bang deritzona gertatu zeneko edo hori gertatu eta berehalako zenbait jazoera simulatu ahal izango dira. Nazioarteko biltzar honen erakarpenenean ezinbestekoa izan da Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Departamenduaren elkarrekiko lana.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria