bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-05-18
“Donostia, hiri baten ametsak”

Odon Elorza, Donostiako alkateak, Donostiak datozen urteotan izango dituen erronkak eta ametsak azaldu zituen pasa den maiatzak 12an Bilbon eskainitako hitzaldi batean, 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko aukeran indar berezia eginez.


Azkuna, Elorza eta Lazkoz
Horrela, Odon Elorza alkateak hautagai izateko aukera defendatu zuen gizarte kohesioa hobetu eta “energiarekin iratzarri” ahal izateko balioko duen tresna gisa.

Euskalduna Jauregian izan zen hitzaldia, Sabino Arana Fundazioak antolatu zuen “Bilbo, Donostia, Gasteiz: hiru hiri, hiru dimentsio” zikloaren baitan. Bere txostenean, Elorza bere homonimoez lagunduta zegoen, hau da, urrenez urren, Bilbo eta Gasteizko alkateak diren Ińaki Azkuna eta Patxi Lazkoz.




Donostiako alkateak Bizkaiko hiriburuan Donostia eta bere proiektuen inguruan hitz egiten duen lehendabiziko aldia da.
Hitzaldi zikloak hiru hiriburuetako ordezkari nagusiak hainbat gai jorratu eta zehazten joan daitezen balio du, hauen artean, beraien hirien hiriburutza, etorkizunera begira dituzten proiektuak eta ikuspegi estrategikoa, hazkuntza ekonomiko eta soziala errazteko bidean.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria