|
2003-12-30
Donostiako Plan Estrategikoaren
Batzorde Sustatzailea hiriarentzako trakzio-proiektuetan
sakontzeko bildu zen
Urtarrilean onartuko da Donostiako Plan
Estrategikoa
Donostiako Plan Estrategikoaren Batzorde
Sustatzailea bildu zen, hilak 18, Batzorde
Betearazleak prestaturiko trakzio-proiektuen
proposamenean areago sakontzeko. Bilerara
Batzorde Sustatzailea osatzen duten 66 erakundeak
gonbidatu zituzten.
Donostiako udaletxeko Udalbatza-gelan egin
den bileran Batzorde Betearazleak egindako
proposamenen aurkezpena egin zen, eta bertan
2010era bitartean gauzatu beharreko trakzio-proiektuak
daude.
Kepa Korta Plan Estrategikoaren zuzendariaren
arabera, "bileran agiria entregatu dugu,
Batzorde Sustatzaileko kideek Donostiako datozen
urteetarako trkazio-proiektuak esku-eskura
izan ditzaten. Orain, beraz, ekarpenak egiteko
garaia da, eta ondoren egingo den beste bilera
batean behin betiko onartuko da Donostiako
Plan Estrategikoa".
Bilera horren ostean epe bat jarri dute, erakundeek
eurek egokiak iruditzen zaizkien ekarpenak
egiteko. Onartutako gogoeta guztiak 2004ko
urtarrilean onartuko den lan-agirian txertatuko
dira.
|