bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2004-01-14

Donostiako Plan Estrategikoa urtarrilaren bukaeran
onartuko da


Batzorde eragileak hil honen 29an berriro bilera bat egingo du hiriko 2010 urte arteko proiektuak onartze aldera

Batzorde Eragileak Kursaalen urtarrilaren 29an egingo duen bileran onartuko da Donostiako Plan Estrategikoa. Datozen urteotako aurreikusi diren proiektuak biltzen dituen lan agiri bat aurkeztuko da aipatu bileran. Planeko bulegoak azken bi urteotan egin lanaren eta Donostiako agente publiko nahiz pribatuek egin bilera askoren ondorio da agiri hori.

Batzorde Eragilea abenduaren 18an ere bildu zen Donostiako Udaletxean. Bilera horretan, Kepa Kortak, Plan Estrategikoko zuzendariak, hiriko proiektu eragileak azaltze aldera agiri bat aurkeztu zuen. Ondoren, eta Planean ohiko den legez, denbora tarte bat utzi zen parte hartzaileek egoki zeritzotena eransteko. Hausnarketa horiek urtarrilaren 29an onartuko den agiri berrian azalduko dira.

Beraz, Donostiako Plan Estrategikoa garai berri baten aurrean dagoela esan daiteke, hain zuzen ere, aspalditik lantzen ari diren proiektuak errealitate bilakatuko dira. Plan horien guztien, hemendik gutxira aurkeztuko dira, helburua Donostia alor ezberdinetan erreferentzia hiri bilakatzea da.

  subir

Batzorde Eragilea.

Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria