Berriak

Alcobaçako (Portugal) ordezkaritza bat Donostian izan da, UNESCOren Gastronomia Hiri Sortzaile izateko aurkeztu duen hautagaitza dela eta,. kultura eta gastronomia estrategia bertatik bertara ezagutzeko

Portugalgo Alcobaça udalerriko lau pertsonez osatutako ordezkaritza bat Donostian izango da gaur, UNESCOren Gastronomia Hiri Sortzaile izateko aurkeztu duen hautagaitza dela eta.

Bisitaren helburua Gipuzkoako hiriburuko estrategia kultural eta gastronomikoa bertatik bertara ezagutzea eta bi sektoreetako ordezkariekin bilerak egitea da.

Kepa Korta zuzendariak hiriko Estrategia Bulegoan egin dio harrera ordezkaritzari lehen orduan, eta hiriak hirigintza-, ekonomia-, turismo- eta kultura-plangintzan duen posizionamenduari buruzko lehen aurkezpena egin die, baita 2030eko Plan Estrategikoari eta hura ezartzeko tresnei buruzkoa ere.

Ondoren, udaletxea bisitatuko dute eta Jon Insausti kultura eta euskara zinegotziarekin bilduko dira, eta, besteak beste, San Telmo Museoa, Tabakalera eta Basque Culinary Center bisitatuko dituzte.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak