Berriak

Zabalik da ASETT Nazioarteko Lehen Foroan izena emateko epea

Maiatzaren 29tik 30era, ASETT Nazioarteko Lehen Foroa egingo da Donostian, enpresen ekarpena kohesio sozialera bideratzeko moduak aztertzeko helburuarekin. Gizarte Ekonomiaren alorrean lan egiten duten 400dik gora lagun elkartuko ditu ekimenak, tartean, erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariak eta nazioarteko adituak.

Gizarte Ekonomiako Enpresen Espainiako Konfederazioak (CEPES) antolatu du foroa, eta Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren eta MONDRAGON Korporazioaren laguntza jaso du.

Jose Maria Arizmendiarrietaren ondarean oinarrituz, ekonomia inklusibo eta iraunkorraren sustapenean nazioarteko erreferente bihurtzeko helburua duen egitasmoa da ASETT, eta bat egiten du Euskadiren tradizio kooperatibo sendoarekin.

Egitaraua eta jarduerak

Topaketaren egoitza nagusia Donostiako Kursaal Biltzar Jauregia izango da; bertan egingo dira aurkezpen nagusiak, hala nola, ASETTek aitortutako arrakasta-kasuen aurkezpenak. Programak hainbat jarduera jasoko ditu:

  • Nazioarteko erakundeetatik eta hainbat gobernutatik etorritako adituen hitzaldiak eta mahai-inguruak.

  • Jardunaldi akademikoak Mondragon Unibertsitatean (AS Fabrik) eta Deustuko Unibertsitatean (Bilbo).

  • Nazio Batuetako adituen topaketak Otaloran (Aretxabaleta).

  • Gizarte Ekonomiako erreferentziazko enpresen bisitak: Basque Culinary Center, MONDRAGON Korporazioa eta Gureak.

Foroak saio paralelo ugari izango ditu, eta parte-hartzaileek kasu praktikoen aurkezpenen eta erronka sozial handien inguruko eztabaiden artean aukeratu beharko dute. Horrez gain, hainbat kultur saio ireki egingo dira, hala nola, Denon Artean Sariaren entrega Victoria Eugenia Antzokian, eta Euskadiko Orkestraren "Sinfonía Cooperativa" kontzertua, Fernando Velázquezen gidaritzapean.

Izen-ematea

ASETT Nazioarteko Lehen Foroan parte hartzeko izen-ematea www.asett.org webgunearen bidez egin behar da maiatzaren 23a baino lehen. Inskripzioa egiteko momentuan, intereseko saio eta jarduerak aukeratu beharko dira, eta akreditazioa beharrezkoa izango da Kursaalen sartzeko.

Egitaraua foroaren webgunean dago kontsultagai.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak