Agenda

Gizarte Kontseiluko osoko bilera

  • 2014 Abendua 11
  • Batzar aretoa
    Donostia

Hiriko Gizarte Kontseilua   beste gai batzuen artean, Plan Estrategikorako Lan Batzordearen sorrera onartzeko batzartu zen.

Ohiko batzarrean, gainera, Gizarte Kontseiluaren Araudi Organikoaren aldaketaren berri eman zuten eta Kontseiluaren barruan sortu ziren Batzorde Iraunkorraren eta Inklusio Taldearen dinamika eta funtzionamendua aztertu zituzten.

Plan Estrategikorako Lan Batzordea hogeita hemezortzi kidez osatuta dago. Ondoko erakunde, eragile eta elkarteetako ordezkariak dira: lau erakunde publikoetakoak (Udala, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Estatuko Gobernua), Donostiako Udalean ordezkaritza daukaten alderdi politikoetakoak, eragile ekonomiko, sozial, sindikal kultural eta teknologikoak, hiriko kontseilu sektorialetako arduradunak eta auzo-elkarte, unibertsitate eta ikerketa-zentroetako ordezkariak.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak