2030 Estrategiaren inguruan lanean
Donostiako Estrategia Bulegoan, 2030 Plan Estrategikoa lantzeko egiten ari garen lanaren inguruko web-orri berezia jarri dugu martxan.
Bertan, besteak beste, 2030 Diagnostiko Estrategikoaren aurre proposamena aurkituko duzue. Fase berri baten aurrean gaude, prozesu berri batean eta zuen kolaborazioa behar dugu.
Horregatik, E2030DSS Agenteetan bilakatu zaitezten gonbidapena luzatzen dizuegu, zuen beharretara hobeto moldatzen den moduan hiriaren ko-diseinuan parte hartu dezazuen.