Agenda

PSI-k Material berrien simulaziorako nazioarteko biltzarra

PSI-k biltzarrak mundu mailako 1500 ikertzaile inguru ekarriko ditu Donostiara. Zientzia alor ezberdinetan aplikazio teknologikoak lantzen dituzten material berrien simulazioan adituak dira. Biltzarra bost urtetik behin burutzen da eta hau da Alemaniatik kanpo egiten den lehen aldia.

EHUko Materialen Fisikan katedraduna den Angel Rubioren eskutik dator Biltzarra Donostiara. Rubio, Amerikar Zientzia  Akademiako kide atzerritarra da eta Oinarrizko Ikerketetan Jaime I saria jasoa du.

Zientzia alor ezberdinetan aplikazioa duten material berrien simulazioan lan egiten duten europar ikertzaileen sarea da PSI-K (mundo osoko ikertzaileekin estuki lan egiten duena). Euren kalkuluen aplikazio arloak diziplina ezberdinak lantzen ditu, hala nola: materiaren fisika trinkotua, nanozientzia, kimika, geofisika eta biología, baita diseinua eta material berrien aurkikuntza ere.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak