Agenda

XIV. Euskal Hiria Kongresua

Lurralde-Antolamendu berri baten bektoreak. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen Berrikuspena.

 

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) 1997an onartu zirenetik, ia hogei urte igaro dira. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak LAGak berrikusteko prozesu bati ekitea erabaki zuen. Prozesu horren bidez, hartutako esperientziak ekarritako irakaspenak baliatuko dira eta lurralde-antolamenduaren erronka berriei erantzuna emango zaie. Gainera, prozesu parte-hartzaile zabal batean oinarrituko da; parte-hartze hori bai herri administrazioena, bai eragile sozioekonomikoena, politikoena eta herritarrena izango da.

Euskal Hiria 2015 Kongresuaren XIV. edizioak LAGen berrikuspenerako prozesu parte-hartzailea abian jartzea dakar. Hirigintza, lurralde-antolamendua, planifikazio estrategikoan eta abarretan adituak izango dira, tartean, Kepa Korta, Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendaria.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak