Berriak

2016ra begira lotura sendotuz

2016ko Kultur Hiriburutza aukera ona da Donostiarentzat eta inguruko hirientzat.

Hori dela eta, joan den uztailaren 9an, Donostiarekin batera Euskal Eurohiria osatzen duten Miarritze, Baiona eta Angleteko hautetsiek Donostiako Udaleko arduradunekin bildu ziren hiriburutzaren proiektua hurbiletik ezagutzeko.

Topaketan, Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea, Iosu Ruiz, Garapen Ekonomikoko zinegotzi ordezkaria eta Kepa Korta, Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendaria izan ziren.

Horrela, Aglomeration Cote Basque Adour-ACBAko hirien eta 2016 Europako Kultur Hiriburuaren arteko loturak sendotzeko xedeaz topaketa eta bilera ziklo bati hasiera eman zaio.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak