Berriak

Donostia / San Sebastián berriz ere zientzia eta berrikuntzaren hiri gisa

Donostia / San Sebastián garaile atera da berriz “Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria” sarirako aurkeztutako hautagaitzan.

Donostiak, 2010. urtean lortu eta 2014. urtean berritu zuen “Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria” saria jaso du berriz ere. Sari hau, hirian Zientzia eta Berrikuntzaren alde eremu lokalean egindako esfortzuaren aitorpena da, baita hiriaren garapenerako ezinbestekoa den egiteko hori balioan jartzeko modua ere.

Donostia / San Sebastián hiri estrategiaren helburuetako bat Donostia zientzia eta teknologia hiri bezala eratzea da, sektore berritzaileekin lotutako arlo ezberdinen koordinazio egiturak sortzen dituzten ekimenen bitartez, sektore berritzaileak indartu eta bultzatuz.

Egitura hauen prestakuntzak sinergia ezberdinak baliatzea eta berrikuntza indartzea du xede. Era berean, berrikuntzaren sektorean kokatzen diren ekimen empresarialak sustatzea ere bilatzen da, kultura berritzaile baten sustapena, formazioa eta hau posible egiten duten baldintzak baliatuta.

Hiriak alor honetan duen posizionamendua hobetzeko lanean dihardugu, eta sari honek hainbat eragile publiko zein pribatuk zientzia eta berrikuntzaren marko honetan zehazten diren arlo guztietan egindako lana aitortzen du.

Zientziaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten genuen 2010eko hiriaren estrategian, baita 2020koan ere, eta bide horretan lanean jarraitzeko konpromisoari heltzen diogu sari hau mantentzeko: Donostia / San Sebastián, Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria.


Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak