Berriak

Plan Estrategikorako Lan Batzordeak 2030eko Estrategian beste urrats bat eman du etorkizuneko jokalekuaren azterketarekin

Gaur arratsaldean ospatutako bileran, aurten onartuko den 2030eko Plan Estrategikoaren helburuak ere landu dira.

Previous Next

Plan Estrategikorako Lan Batzordeak hiriaren Estrategiaren inguruan urrats berri bat eman du 2030eko Donostiaren jokalekuaren azterketarekin.

Gaur arratsaldeko bileran, besteak beste, Eneko Goia alkateak eta hiriko hainbat entitate, talde eta erakundetako ordezkariek hartu dute parte. Agustín Erkizia batzordeburuak eta Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendariak, gaurko saioan aurkeztu den agertokia lortu ahal izateko orain arte egindako bidearen errepasoa egin dute. Batzordeak, aurkeztutako dokumentua baloratu du eta aurten onartuko den 2030eko Plan Estrategikoan gaineratuko diren helburuak ere landu ditu.

Hainbat lantaldetan banatuta, topaketan parte hartu duten pertsonek helburu estrategikoak landu dituzte jarduera-eremu zehatzen ikuspegitik: pertsonak, lurraldea eta ingurumena, ekonomia eta bizi-kalitatea eta gobernantza, azken bi horiek zeharkako helburu gisa.

Bilera amaitzeko, Kepa Kortak Estrategia sendotzeko eman beharreko hurrengo urratsak aurkeztu ditu. Hortik aurrera, topaketa horren emaitza garatuko da, eremuka antolatutako lan-taldeen bidez. Lan-talde horiek zehaztuko dituzte 2030erako ezarri den agertokia lortzeko gauzatu beharreko ekintza-lerroak, proiektuak eta jarduerak. Azken finean, hurrengo urratsa, finkatutako helburuak lortzeko formula zehaztea eta Donostiako 2030eko Plan Estrategikoa behin betiko ixtea izango da.

Hurrengo hitzordua martxoaren 5ean izango da, Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, Kontseilu Sozialaren topaketarekin. Besteak beste, Plan Estrategikorako Lan Batzordeak berretsitako agertokia eta gaurko bileratik ateratako ondorioak aurkeztuko dira bertan.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak