Berriak

Aulki-familia berri bat, Eurohiriaren turismo eskaintza jasotzen duen web bat eta ingeniaritza-etxeren talde bat: EKOP 2015 mugaz gaindiko ekimenaren lehiaketan sarituak

Euskal Eurohiriaren Garapenerako Mugaz gaindiko Agentziak eta “Bihartean” Mugaz gaindiko Merkataritza Ganberak mugaz gaindiko enpresa ekimenaren 2015eko eKop sariak eman zituzten apirilaren 15ean, Hendaian.

2013an, Mugaz gaindiko Enpresa Ekimenaren Saria sortu zen, mugaz gaindiko lankidetzan dinamikoenak diren Gipuzkoako eta Iparraldeko enpresak saritzeko.

Irungo ALGON eta Hendaiako SOKOA enpresak dira Eurohiriaren 2015eko eKOP sarituak, 3000 euroko diru-kopuruarekin. Euren eredugarritasuna; produktuaren berritasuna, lankidetzan egina; garrantzi soziala eta inpaktu ekonomikoa lurraldean; mugaz gaindiko lankidetzaren iraunkortasuna bi enpreson artean dira nabarmendutako hizpideak. Bi enpresek aulki-familia berri bat ekoiztu dute.

BASKLINK plataforma digitalak lortu du bigarren saria, 1000 euroko saria. Web orri honek Euskal Herriko turismo-eskaintza osoa jasotzen du lau hizkuntzetan. Programaren xedea zera da: bisitariei, izan euskaldunak izan kanpokoak, eskaintza osoa eta eguneratua eskaintzea Euskal Herriko turismoari buruz. Oiartzungo Gaindigo Koop eta Hazparneko Studio Waaz enpresek burutu dute proiektua.

Eta INERZI mugaz gaindiko elkarteak hirugarren saria lortu du. Ingeniaritzako lau enpresaz osatua; horietako bi Iparraldean daude, eta beste biak Hegoaldean. Ekimenak helburu hau du: Iparralde eta Hegoalderako zerbitzu global eta bakar bat ematea eraikuntzaren sektorean (bai obra publikoan bai pribatuan), horrela hautsiz oraindik bizi dugun buruko muga hori.

2015ean Mugaz gaindiko Enpresa Ekimenaren Sariaren hirugarren edizioa burutu da. Mugaz gaindiko lankidetzan dinamikoenak diren Gipuzkoako eta Iparraldeko enpresak saritu eta balioan jarri nahi ditu. Diputatu nagusiak, Martin Garitanok, Euskal Eurohiriko lehendakari bezala ari zelarik, hirugarren edizio honetako lehen saria eman zuen.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak