Berriak

CIDEU iberoamerikar sareak Donostiako mugikortasun jasangarriaren eredua txalotu du

Donostiako alkate Eneko Goiak Donostiako mugikortasun jasangarriaren eredua azaldu zuen CIDEUko urteroko topaketan eta oinezkoan jarri zuen enfasia.

Oaxacako hiriak (Mexiko) CIDEUren Urteroko Topaketa hartuko du, maiatzaren 17a eta 19a bitartean. Topaketan "Elkarbizitzarako Mugikortasuna"ren inguruan hausnarketa egingo da, baita hiriek tokiko agendetan dituzten erronken inguruan ere.


Previous Next

Donostiako alkate eta CIDEU-ko presidente Eneko Goiak eta Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Kortak Donostiako mugikortasun jasangarriaren eredua aurkeztu zuen. Izan ere, “helburua da hiri hobeago bat lortzea, oinezkoa mugikortasunaren piramidearen goikaldean egongo den hiria”.

Jardunaldia Donostiako alkate eta CIDEU-ko presidente Eneko Goiaren agurrarekin hasi zen. Bertan, Goiak azpimarratu zuen, “oso garrantzitsua da hirien artean elkarlanean aritzea. Hiritarren alde lan egitea eta bizi kalitate hobea eskeintzea”.

Horren harian, Donostia, Oaxaca, Tunja, Tuxtla Gutierrez eta Bilboko alkate eta ordezkarien arteko mahai-inguruan, Eneko Goia auto pribatua mugikortasunaren ardatza izateari uzteko neurriak eta estrategiak egitearen alde agertu zen.

Gainera, Goiak azaldu zuenez, “gune berri horiek guztiak oinezkoak eta bizikletak partekatzeko izango dira. Izan ere, bizikleta Donostian izen handiko hiri-barruko garraio sistema bihurtu da eta gero eta donostiar gehiagok erabiltzen dute egunero hiritik mugitzeko”.

Horrenbestez, Donostiako alkateak garraio publikoaren – trena eta autobusa –, bizikletaren eta oinezkoen arteko hiri-mugikortasun eredu jasangarri baten alde egin du. Eta, horrela, Donostiak 2050 Klima Estrategian hartutako konpromisoak bete ahal izango ditu, hain zuzen ere, isuriak gutxitzeko konpromisoa.

CIDEU-ren urteroko topaketa, hain zuzen ere, “Bizikidetzarako Mugikortasuna” goiburu duena Mexikoko Oaxaca de Juarez hirian burutu da, maiatzaren 17a eta 19a bitartean.

 

 

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak