Berriak

Donostia, gastronomi eredu Japonian

Japoniako Fukuoka hiriko ordezkaritza politiko-tekniko bat, Donostiako Estrategia Bulegoan izan zen, gastronomia eta turismo ikuspegitik hiri ereduan sakondu eta esperientziak partekatzeko.

 

 

Previous Next

Topaketa, esperientzien arteko hartu-emana egiteko  balio izan zuen, baita, hiria eta plan estrategikoa ezagutzera emateko, gastronomia hiriaren ikuspegitik. Estrategia Bulegoko zuzendariak, Kepa Kortak, aurkeztu zuen ikuspegia eta Manu Narvaezek, San Sebastián Turismoko zuzendariak, Turismoko Plan Estrategikoa ezagutzera eman zuen.  

Japoniako ordezkaritzaren buru Inakazu Toshio eta Ota Eiji jaunak izan ziren, biak Fukuokako hirigintza jasangarriko batzordeko kide nahiz eta  alderdi politiko ezberdinen ordezkari.  

Bileraren ondoren Basque Culinary Center bisitatu zuten, Gastronomia Fakultateko instalakuntzak ezagutuaz. 

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak