Berriak

Donostiak, Estrategia 2020k pertsonak, baloreak, jasangarritasuna, kultura, ezagutza eta bizi-kalitatea funtsezko elementu dituela egingo dio aurre etorkizunari.

Hiriaren estrategia berria, Estrategia 2020 DSS arratsaldean Victoria Eugenia Antzokian izango den ekitaldian aurkeztuko da publikoaren aurrean, Iñaki Gabilondo (modu birtualean), Pedro Miguel Etxenike eta 2016 Hautagaitzaren Bulegoko Daniel Innenarity eta Ainara Martinen partaidetzarekin. Aurkezpena 19etan izango da.

Previous Next

Onartutako Estrategia gogoeta eta lana ardatz izan dituen bi urteko prozesutik jaio da, “2020ra begira nahi dugun hiria”, planteatzen den gaia izanik.

Dokumentu “bizia” da, proiektu eta ardatz estrategiko sorta bat planteatzen du eta etorkizunari begira, erronka eta ekimen berriak erantsi lekizkioke.

E2020DSS deiturikoa azken laurogei urteotan izan dugun krisi ekonomiko latzenaren erdian gauzatu da. Eredu ekonomikoaren aldaketa garrantzitsu baten aurrean kokatzen garela azaltzen duen krisia dugu eta hau jada aurreikusten zen (Txina, India, Brasil bezalako herrialde gainerakorren paper berria), horrek, Euskadik, bereziki Gipuzkoan eta Donostian, I+G+b arlora bideratutako politika ekonomikoa aukeratzea eragin zuen.

E2020DSS eusten duten lau ardatzak hauek dira: Konektatutako Hiria, DSSn diseinatua, Pertsonak eta Baloreak, Bizi eta Gozatu.

Estrategia 2020 DSS ez da hutsetik abiatu, 2001-2010, hiriko lehen Plan Estrategikoa du oinarri, jarraitasunaren aldeko apustua egiten duen ardatz estrategikoa planteatuz, baina behar den bezala bideratu ez diren aspektuak zuzentzea eta lehendabiziko planean modu egokian zehaztu ez zirenetan sakontzea xede izanik (ingurumen eta jasangarritasun estrategia, ekonomia sortzailearen aspektuak...)

E2020DSS, hirian interesa duen sektore publiko nahiz pribatuko eta erakunde, enpresaritza, gizarte, kultura, unibertsitate, teknologia, zientzia eta ezagutza arloetatik etorritako agente taldearen partaidetzarekin burutu da. Dokumentu hau azken bi urteotan landu da (2008-2010) eta Plan Estrategikoaren Batzorde Delegatuak eta Hiriko Gizarte Kontseiluak onartu dute.

Egungo egoera ekonomikoa Estrategia 2020 DSS egiterakoan gertutik begiratutako aspektua izan da, plan estrategiko bat epe luzean pentsatuz, hamar urteko ikuspegiarekin egiten dela ahaztu gabe.

E2020DSSk hiri kohesionatua, adinarekin lagunkorra, ongi konektatua, I+G+b arloarekin erlazionatutako aberastasuna sortzen duena eta Zientzia eta Teknologian, Kultura eta Ekonomia Sortzailearen arloan nazioarteko erreferente izatearen ikuspegitik ekingo dio etorkizunari. Hiri irekia, dinamikoa, abegikorra, bizitzea eta gozatzea merezi duena eta ingurumenari eta ikuspegi sozial eta ekonomikoari begiratuta jasangarritasun eredu dena. Gazteak liluratu eta erakartzeko gai den hiria. Azken finean, norberak bere bizitza proiektua, ahalik eta egoera hoberenean aurrera atera dezakeen hiria.

Hiri Konektatua

Globalki pentsatu, mugarik gabeko mundu batean, modu lokalean ekiteko, baina alderantziz ere bai, modu lokalean pentsatu globalki ekiteko, eszenatoki irekian. Hiriak nazioarteko eszenatoki horretara “konektatuta” egon behar du, garraio eta telekomunikazio azpiegitura berrien bidez, baita inguru metropolitarrera ere, “elkarlan inteligentea” sortzetik abiatuta.

Abiadura Handiko Trena heltzeak hiriaren eraldaketa ekarriko du zentzu guztietan. Gasteiz 34 minutura egongo da, Bilbo 38ra eta Zaragoza, Valladolid, Burgos... bi ordu baino gutxiagora.

Hiria, beraz, 3 milioi biztanletik gorako metropolitzarra izango da, bertan bizi direnek lana, erosketak eta aisialdia egungoa baino inguru zabalagoan egin ahal izango dituzte eta Donostiak posizioa hartu behar du.

Baina konexioak ez ditu datorren hamarkadan hiriarentzat iraultza ekarriko duten garraio azpiegiturak bakarrik aipatzen (AHT, TOPO-METROA...).

Kalitatea, sormena eta berrikuntzarekin erlazionatutako Hiriaren Marketin Estrategia bultzatzea, estatu mailan eta nazioartean hiri erreferente gisa nabaritasuna hobetzeko ere, Europarekin eta munduarekin “konektatuta” egote horren barnean kokatzen da. Aspektu honi dagokionez, 2016an Europako kultur hiriburu izateko kandidatura, hiriaren kultur eredua berriz pentsatzeko bidea izateaz gain, Donostiaren nazioartekotze prozesuaren adierazle nabarmena da.

DSSn diseinatua. Etorkizuna duten jarduera ekonomikoak

I+Z: Berrikuntza, Zientzia, Ezagutza, Sormena... Donostia, bere etorkizuneko jarduerak ezagutza eta berrikuntzarekin erlazionatzen dituen hiri berria eraikitzen joan da eta bere irudia kultura eta gastronomian berrikuntzarekin lotzen baita ere. Hori agerian jartzen du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ematen duen eta alor honetan Donostiak egindako ahalegina saritzen duen “Zientzia eta Berrikuntzaren Hiri” bereizgarria.

Baina gainera, Donostiak apustu garbia egin du jasangarritasunaren alde garapen ekonomikorako eredu gisa eta hiriko Mugikortasun Plan jasangarria, HHSen plan integrala eta aldaketa klimatikoaren kontrako planaren garapenaren bidez, CO2 igorpenak gutxitzea lehenesten du.

Enertic zentroaren bidez, energia berriztagarriak berebizikoak izango dira 2010-2020 hamarkadan eta hiriarentzat merkatu gainerakorra ekarriko du gainera. Ardatz honen barnean kokatzen ditugu zientzia eta berrikuntza teknologikotik, kulturaraino, ikus-entzunezko sektorea, musika, softwarea eta energia, turismoa, gastronomia eta kirola ahaztu gabe, hirian sektore gainerakor gisa hartuta, enplegua sortzen duena eta ondorioz, aberastasuna.

Pertsonak eta Baloreak

Hiritar arduratsuak, aktiboak eta garapen global, nahiz aldakorrerako prestatuak eta baloreetan eta kapital sozialean indartsua den hiria sortzearen bidez bakarrik lor daitekeen egokitzeko beharra. Elkarlanean aritzen diren hiritarrak, antolatzen direnak, elkarbizitza eta proiektuak bideratzen dituztenak eta garapen etengabe eta jasangarria posible egiten dutenak. Etorkizuneko hiriak egungo hiria egin dutenak bezalako pertsonak behar ditu.

Eta ez dago gizarte solidario, ireki, anitz eta baloreetan aberatsa izatearen harrotasuna gainditzen duen inguru paregaberik. Donostiak, beraz, bakea nahi eta behar du, pertsona guztiak hirian integratuta eta lagunduta sentitzea, adinarekin hiri lagunkorra izan nahi du, mundu mailan giza-eskubideen defentsan erreferente, hizkuntza guztien elkarbizitza gunea eta Euskararen Hiriburua.

Bizi-Gozatu

Bizi-kalitatea hiriarekin lotuta egon da historikoki eta hala izaten jarraitzeko, erronka handiak jorratzea berebizikoa da: hiriaren garapen orekatua eta hiri osoan zehar jasangarria, kalitatea gertuko zerbitzu eta dendatan, aisialdi eskaintza erakargarri, dibertigarri eta gaztearekin. Eta Donostian bizitzaz gozatzeko, berebizikoa da etxebizitzara sarbidea, energiaren autohornikuntza lehenesten duen ingurumen estrategia izatea, aldaketa klimatikoaren aurkako lehia, hiriaren mugikortasun jasangarria, gertuko kalitatezko zentro publiko (osasun arlokoak, hezkuntzakoak, sozialak eta kultur arlokoak), nahiz pribatuak (dendak, etab.), hirigintzan berrikuntzan sakontzen jarraitzeko beharrean/aukeran indar berezia egiteko, denboran zehar bere burua berrasmatzen jakin duen hiriaren bereizgarri gisa.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak