Berriak

Donostiak gizarte kohesio eredua azaldu du Dresden-go nazioarteko topaketan

Donostiako alkateak, Eneko Goiak, hiriko gizarte kohesio eredua azaldu zuen Dresdenen (Alemania) burutzen ari den ‘International Dresden Dialogue’ jardunaldien baitan. Kepa Korta, Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendaria bertan izan zen, eztabaida demokratikoa eta partaidetzaren ikuspuntutik, egin daitekeena aztertuz eta partekatuz.

Previous Next

Dresdengo Udalak antolatutako  topaketan, Europako Errejioen Batzordeko ordezkariak izan ziren, baita Europako beste hiri batzuetako alkateak ere, hala nola Wroclaw (Polonia), Strasbourg (Frantzia), Mechelen (Belgika), Vantaa (Finlandia), Hertogenbosch (Herbereak), Aachen (Alemania) edo Graz (Austria).

Donostiak dituen datu sozioekonomikoak azaldu ondoren, Goiak ondorioztatu zuen Donostiak ‘gizarte kohesio indartsua daukala’. ‘Donostian oraindik ere tartea badago hiriko auzo eta gune ezberdinen arteko aberastasun mailari erreparatuz, baina gure inguruko eta Europako beste hiri batzuekin alderatuz oreka handiagoa dugula esan genezake”, adierazi zuen.

Euskal Herrian ETAren indarkeri garaia amaituta, gizarte kohesioa sendotzeko bizikidetzan oraindik ere ‘urratsak daude emateko, besteak beste biktimei eskaini beharreko arretan’. Nola nahi ere, Goiak azaldu zuen azken urteotan ‘asko aurreratu dugula’ bizikidetzan eta, hala, Donostiako Kultura Hiriburuak ‘aurrerapausu handiak’ suposatu zuela nabarmendu zuen. Horren adibide bezala Adiorik gabe proiektua azpimarratu zuen, hamalau biktimaren memoria musikal eta literarioaren bidez terrorismoaren eta indarkeriaren biktima guztiak omentzeko hiru errezitaldi antolatu zituen programak.

Horrekin batera, adin nagusikoen alde Udalak duen “Donostia Lagunkoia” programa azaldu zuen. Nagusienei ematen zaien arretan oinarri sendoa ezartzearen beharra azpimarratuaz.

Hizkuntza aldetik, Euskadin hizkuntza aniztasuna kohesio tresna izateko jarraitu diren politikak ere azaldu zituen Donostiako alkateak, ‘hizkuntza aniztasuna, kultura aniztasuna ere modu egokian garatuta gizartearen kohesioan eragin zuzena duelako’.

Kepa Korta, Estrategia Bulegoko zuzendariaren agerraldia, mahai-inguru baten baitan izan zen. Bertan, hainbat hirietako ordezkarirekin eztabaida demokratikoaren eta partaidetzaren ikuspuntutik egin daitekeena aztertu eta partekatu zuten. Kortak, hiriko plan estrategikoaren parte-hartze eredua azaldu zuen, Gizarte Kontseilua organo gakoa bezala. Bestetik, bizikidetzan kulturak duen garrantziari buruz mintzatu zen. Mahai ingurua, Dresden, Schweinfurt, Postdam (Alemania) Milan (Italia), Tesalonika (Grezia)  eta  Coventry (Erresuma Batua) hirietako ordezkariez osatuta zegoen.

 

Merkaturatzeko cookieak onartu behar dituzun video honek ikusteko, zure hobespenak aldatu ditzakezu konfiguratzeko panelaren bitartez.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak