Berriak

E2020DSS Donostiako Plan Estrategikoaren Berrikuspena

Donostiako hiritarren partaidetza organo gorena dugun Hiriko Gizarte Kontseiluaren esparruaren barruan, eta E2020DSS Donostiako Plan Estrategikoaren inplementazioaren etengabeko jarraipen prozesuaren ondorio gisa, plana eguneratzeko prozesua eramaten ari gara aurrera, 2020ra arte.

 

Prozesu hori Plan Estrategikoaren Batzordean lantzen da. Batzordea Gizarte Kontseiluko kideek osatua da, joan den 2016ko urrian hasiera emandako prozesuan dihardutenek, alegia. Bi bilera egin dira orain arte, eta gaur, martxoak 2, jasotako ekarpenak aurkeztu eta onesteari ekingo zaio, Donostiako Plan Estrategikoan barneratzeko asmoz.

Behin prozesua amaituta, Hiriko Gizarte Kontseiluak eguneratutako dokumentua onesteari ekingo zaio. Behin Hiriko estrategia eguneratuta, Batzordeak berak abian jarriko du ezarpen, jarraipen eta ebaluazio prozesua, eta lan talde espezifikoak sortuko ditu, eremu eta proiektu estrategikoetan sakontzen jardungo dutenak.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak