Berriak

"Esto no es una silla" plataforma jendaurrean aurkeztuko da

Ekimen hiritarra den VoxCivica-ak bere BIT for Change ekintzaren emaitza aurkeztuko du Deustuko Unibertsitatean, Innogune eraikuntzan, datorren irailaren 26ean, arratsaldeko 18etan.

"Estonesunasilla" plataformaren aurkezpenaren ekitaldiak mahai inguru bat izango du aurretik, Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendaria, Kepa Kortaren, Gasteizko alkate ohia, Jose Angel Cuerdaren eta Moderna Navarra Fundazioaren zuzendaria, Cernin Martínez Yoldiren partaidetzarekin.

VoxCivica duela urtebete Donostian sortu zen irabazi asmorik gabeko hiritar elkarte bat da, tresna teknologikoen laguntzaz hiritartasun aktibo bat eraiki eta gizarte balioak aldatzen laguntzeko asmoz.BIT For Change (B4C) da VoxCivica-ren lehenengo ekimena eta garatzeko ondorengoen laguntza jaso du: Irekia, Deustuko Unibertsitatea, Fomento (Donostia), Mondragoneko Unibertsitatea, gizarte berrikuntzako laborategia eta beste hainbat enpresa.

B4C-en helburua pertsonak aktibatu eta beren gaitasuna handitzea da beren komunitatean aldaketaren eragile izateko. Apiriletik uztailera bitarteko hilabeteetan zehar burututako programa baten bitartez lortu nahi izan da hau. Aipatutako programa horren barruan, 250 orduko trebakuntzarako klaseak, hiriko erakunde ezberdinekin erronka zibikoak identifikatzeko elkarlana eta erronka horientzako soluzio proposamen bat ondorengo baloreak kontuan hartuz egon dira: gardentasuna, jakiteko eskubidea, gizalegezko portaeraren eta berrikuntzaren eta elkarlanerako hiritarren plataforma sortzea.

Trebakuntza programako edukiak, VoxCivica-ak Deustuko eta Mondragoneko Unibertsitateen laguntzaz diseinaturikoak, goi mailako hizlariek emanak izan dira. Hauen artean Daniel Innerarity, Guillermo Dorronsoro, Jil Van Eyle eta José María Gasalla aurki ditzakegu. Hiru ardatzen inguruan egituratu dira denak ere: aldaketarako pentsamendua, aldaketarako kudeaketa eta aldaketarako teknologia.

Prestakuntzarekin batera, B4C-eko partaideak, erakunde sozial eta enpresa laguntzaileen bitartez, hirietako arazoak identifikatzen aritu dira non teknologia eta sareen bitartez soluzioa bat ematea bideragarria den.

Prozesu honen emaitza gisa, B4C-eko lehenengo edizioko parte hartzaileek “Estonoesunasilla” plataforma aurkeztuko dute datorren ostegunean, irailak 26an, Kepa Korta eta beste hainbatek parte hartuko duten “erronka zibikoak hirian” inguruko eztabaida baten ondoren. Bizilagunek erabiltzen ez dituzten objektu eta tresna ezberdinen bitartez, bizikidetza, parte hartzea eta elkarlanerako ekonomia hobetzen lagun du nahi du “Estonoesunasilla” plataformak Donostiako Egia auzoan, elkarbanatzea, tamaina handiko objektuen berrerabilpena, pertsonalak, denbora, talentua eta gaitasuna sustatuz.

Horretarako, “Estonoesunasilla”ak online bidezko plataformak, eta aurrez aurreko elkarguneen (hunkigarriak, sortzaileak, entretenigarriak) bitartez jarriko ditu harremanetan bizilagunak, non ondo pasatzea, elkarrizketa, hausnarketa, aktibismoa kalean, etab. bilatzen den.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak