Berriak

Estrategia Bulegoa INTAko Adituen Panelaren Lyon-eko saioetan parte hartzen ari da

INTA, Hiri-Garapenerako Nazioarteko Elkartearen adituen panela, egunotan Saint-Fons-en (Lyon-en) bilduta dago iparraldeko hiri frantsesaren garapen plana aurkezteko xedearekin. Helburua dokumentua hobetzea da aste honetan zehar hiri ezberdinetako teknikariekin mantentzen ari diren saioen bitartez eta bertan jasotzen ari diren ideien bitartez.


Previous Next

Saint-Fons-eko estrategian aurkitzen ditugun erronken artean, ondorengoak azpimarratu daitezke:

  • Hiri eta lurralde estrategia zabalagoa eraiki Saint-Fons eta metropoli-eremuaren arteko konexioak indartzeko.
  • Mugikortasuna 2030 Agendako ardatza estrategikoa bezala ezarri.
  • Irisgarritasuna hobetu.
  • Hiria eta industriaren arteko harremana berriz hausnartu eta bultzada ekonomiko berria eman, zehazki, industria kimikoaren kasuan.
  • Hiriaren irudia moldatu, balioko posizionamendua eraikiz.

Hauek dira hiri desberdinetako zein bertako teknikari taldearekin ospatzen ari diren saio ezberdinetan mahai gainean jartzen ari diren gai batzuk. Era berean, beste hirietako esperientziak eta ereduak ere partekatzen ari dira eta horien artean Donostiaren ingurukoak, Judith Moreno Estrategia Bulegoko teknikariaren eskutik.

Aukera ezin hobea da, beraz, gure hiriko 2030 Estrategiaren inguruan egiten ari den lana nazioartean aurkezteko eta, era berean, Saint-Fons bezalako hiria eredutzat hartzeko, hezkuntza, kultura, ekonomia, lana eta integrazioan oso berritzailea izan baita.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak