Berriak

Gizarte Kontseiluak E2020DSS hiriko Estrategiaren eguneratzearen gakoak eztabaidatu ditu

Gizarte Kontseiluaren osoko bilkura, ekainaren 6ean bildu zen, E2020DSS Donostiako Plan Estrategikoaren eguneratzearen alde nabarmenenak aztertzeko.

 

E2020DSS Estrategia eguneratzeko prozesuaren abiapuntua plan estrategikoa da. Krisia eta haren ondoriozko eraginak eta klima-aldaketaren aurkako akordio berriak, une honetan arreta berezia jartzea behartzen gaituzte alderdi garrantzitsuetan. Ez da plan estrategiko berri bat, indarreko planaren errealitate berrietarako egokitzapena baizik, 2020 testuinguruarekin jarraituz.

Helburua zera da, hiriaren premiazko erronkak lortzen lagunduko duten jarduera-ildo edo -eremu jakin batzuk lehenestea edo sustatzea, jarraian jaso den moduan.

Gizarte Kontseiluko osoko bilkura 75 pertsonek osatzen dute, beste hainbat erakunderen ordezkari bezala. Pedro Miguel Etxenike, zientzialari eta katedraduna da kontseiluko presidentea, Estrategia Bulegoko zuzendari-koordinatzaileak, Kepa Kortak, aldiz, presidenteordearen lana egiten du.

Udaleko alderdi politikoek, Donostiako Alkatea, Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta Estatuko gobernuko ordezkariek osatzen dute kontseiluaren ordezkaritza politikoa.
 
Komertzio, turismo, ingurumena, kirol taldeak, oroimen historikoa, gazteria, berdintasuna, mugikortasuna, gizarte ekimena, garapenerako kooperazioa eta kultura alorretako kontseiluen ordezkariek ikuspuntu sektoriala jartzen dute organo honetan.  
ADEGI, KUTXA, Gipuzkoa Bazkundea, Sindikatuek,  auzo-elkarteak, Mondragon Korporazioa,  UPV-EHU, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea eta zenbait hiritar euren izenean biribiltzen dute kontseilua.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak