Berriak

Donostiak Europaren Eguna ospatuko du 2019ko Europako Saria jaso eta urtebetera

Udaletxeak bere aurrealdea urdinez argiztatuko du eta Europako bandera jarriko du larunbat goizetik.

Donostia hiriak Europaren Eguna ospatuko du datorren maiatzaren 9an, COVID-19aren ondorioz sortutako krisiak baldintzatutako testuinguruan, eta, ondorioz, batasuna, elkartasuna, Europako hirien arteko lankidetza eta Europako balioen defentsa inoiz baino beharrezkoagoak diren une batean.

Europa solidario horren beharra agerian utzi duen agertoki baten aurrean gaude, eta, era berean, aukera bat ere bada Europako herritarrak desberdintasuna markatuko duen Europa sozialaren eredura hurbiltzeko. COVID-19aren pandemiaren erronkari aurre egiteko Europa indartsua eta batua, eta, azken batean, pertsona guztiez, bereziki ahulenez, arduratuko den Europa bat hain zuzen ere.

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, “koronabirusaren pandemiarekin bizi garen egoera ikusita, inoiz baino beharrezkoagoa da Europako proiektua aldarrikatzea. Gaur egun, duela 70 urte bezala, Europak gai izan behar du duintasunez epidemia honen ondorioz hildakoei agur esateko, eta lehenbailehen hasi behar du berreraikitze ekonomiko eta soziala, eta elkartasunez egin behar du”.

Udaletxea urdinez argiztatuko da

Udaletxeak bere aurrealdea urdinez argiztatuko du eta Europako bandera altxatuko du, joan den irailean Europako 2019ko Saria hiriari eman zitzaionean gertatu zen bezala. Europako Kontseiluaren ordezkaritza bat arduratu zen saria emateaz, hiriak Europako proiektuan duen konpromisoa eta inplikazioa aitortzeko.

Gipuzkoako hiriburuak Europako Eguna ospatzen du 1999tik, Schuman Adierazpena delakoa gogoratzeko. 1950ean Parisen emandako hitzaldi batean, Robert Schuman Frantziako Kanpo Arazoetarako ministroak Europako estatuen integraziorako lehen pausoa eman zuen Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Komunitatea sortzea proposatzean.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak