Berriak

Panajiko (India) ordezkaritza batek Donostia bisitatuko du, irailean

Donostia bere plan nagusia egiteko erreferentziazko hiritzat hartu duen Panajik, Goa estatuko hiriburuak (India), «eredu» duen hiriari buruzko xehetasunak in situ ezagutu nahi ditu.

Previous Next

Horregatik, Indiako ordezkaritza bat Donostiara etorriko da, irailean. Data oraindik zehazteke dago, baina Donostia Zinemaldiaren garaian izango dela ziurra da.

Bi hirien arteko loturak estutzen joan dira, urtearen hasieran Gipuzkoako LKS arkitektura eta ingeniaritza enpresa Indiako hiriko plan nagusia idazteko nazioarteko lehiaketaren adjudikazioduna izan zenetik.

Donostia eta Panaji nahiko antzekoak dira egitura fisikoari, baliabide naturalen potentzialari eta turismora eta kulturara zuzenduta egoteari dagokienez. Gainera, bi hirietan, nazioartean itzala daukaten zinema jaialdi garrantzitsuak egiten dituzte.

Estrategia Bulegoak LKS aholkularitza-enpresari plan nagusia idazteko lehiaketan adjudikazioduna izan zen txostena egiten lagundu zion eta orain bisita horretako anfitrioi lanak egingo ditu. Donostiara datozen Indiako agintariei gehien interesa dakizkiekeen alderdiak erakutsiko dizkie, bi hirietako agintarien arteko harrerak eta hurbilpena errazteaz gain.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak