Berriak

XARE euskarazko teknologia berrien azoka jaialdia

Azaroaren 23 eta 24an, Donostiako Kursaalean XARE azoka ospatuko da. Bertan, mahainguruak, hitzaldiak, multimedia instalazioak, ikus-entzunezkoak, ikastaroak eta abar izango dira. Besteak beste, eta “E-gitasmoak” ekimenaren barne, Euskal Herriko hainbat enpresek beren azken lanak aurkeztuko dituzte (EITB, Elhuyar, Euskaljakintza...).

XARE azokaren helburu nagusia IKTen alorrean eta orokorrean kultura digitalean, euskararen erabilpena sustatzea da. Arlo hauen, erabilpen handiena gazteek egiten dutenez, nagusiki beraiengan indartu nahi da euskarazko erabilpena.

Egitarauan askotariko erakustaldiak tartekatuko dira. Hala, XAREra gerturatzen diren bisitariei euren ordenagailuak bertaratzeko gonbita luzatuko zaie, bertako softwarea euskaraz instalatzeko helburuarekin. Hitza instalazio interaktiboarekin jolasteko parada izango dute Kursaalera bertaratzen direnek. XAREk gune berezi bat edukiko du hainbat multimedia instalazioekin, eta bertan, bisitariek esperientzia interaktiboak edukitzeko aukera izango dute. Esaterako, Reactable, Björk musikariak ezagutzera eman zuen musika-mahai instrumentua, guztion eskura izango da. Azaroaren 23 eta 24an, hamar laguneko taldeetan ordu erdi inguruko saioetan parte hartzeko aukera egongo da. Teknikari batek oinarrizko azalpenak emango dizkie bisitariei, hauek musika-mahaia beren kabuz proba dezaten. XAREn eskainiko diren ikastaro guztiak doakoak dira eta toki mugatuak dituzte. Hala, beharrezkoa izango da izena ematea.

 

 

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak