Berriak

Zahartzearen Ikerketa Zentro Nazionala Donostian kokatuko da

Donostia da Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak Zahartzearen Ikerketa Zentro Nazionala kokatzeko aukeratu duen behin betiko gunea, gaian aditu nabarmenak erakarriko dituen eta jada alor honetan lanean diharduten Gipuzkoako erakunde eta enpresak izango dituen maila handieneko egitura zientifikoa.

Previous Next

Hala iragarri zuen Kristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministro donostiarrak Patxi Lopez lehendakariarekin batera, egoitza Miramongo Teknologia Parkean duen Alzheimerraren aurkako Terapien Ikerketa Gunera (ATIG) egindako bisitaren ondoren.

Zentro berria Donostian kokatzeak Gipuzkoako hiriburuak mundu mailan eta batez ere zahartzearen alorrean, erreferentzia zientifiko bilakatzeko ahaleginaren errekonozimendua suposatzen du.

Horren adierazgarri da 2010ean Donostiak Zientzia eta Berrikuntzaren Hiriaren ikurrarekin lortutako errekonozimendua, zahartze aktiboa sustatzeko apustuaz gain, OMEko Adinarekin Hiri Lagunkorren sarean sartzearekin batera.

ZIZNekin, hiriak eta Donostiako Plan Estrategikoak - 2003an onartu zenetik eta 2011ko urtarrilean onartutako E2020DSS hiriak duen bigarren plana berebiziko ildo estrategiko gisa- egin duten apustuari sekulako bultzada ematen zaio.

Donostia 2020 Estrategiak gure gizartearen etengabeko zahartze prozesu larriaren aurrean erantzunak emango dituen Zahartzearen Berrikuntza Poloaren sorrera jasotzen du bere proiektuen artean, ikerketa, zientzia eta ekonomia jarduerak sustatzen dituena eta pertsona adinduei zuzendutako produktu eta zerbitzuen garapena babesten duena.

Horregatik, Zahartzearen Ikerketa Zentro Nazionalaren behin betiko kokapena Hiriaren eta Gipuzkoako lurralde osoaren estrategia indartzen duen berri ederra da, Zientzia eta Berrikuntzaren alorrean nazioarteko erreferente bilakatzeko bidean.

ZIZN berebiziko motor izango da ikerketaren garapenaren alorrean, bereziki zahartzearekin zerikusia duen oinarrizko ikerketaren kasuan. Maila handieneko 500 ikertzaileko lan taldea izango du.

Eta bere lana hiru ikerketa eremutan oinarrituko da:

  1. Oinarrizko ikerketa.
  2. Zahartze zelularrari buruzko ikerketa eta sortzen duten arrazoi biologiko, genetiko edo ingurumen arloko arrazoiak.
  3. Ikerketa kliniko eta soziosanitarioa.

Entsegu klinikoak adinarekin erlazionatzen diren endekapen arazoei dagokienean, nahiz behar dituzten zaintzei begira.

Berrikuntza diagnostiko eta zaintzatan.

Teknologia diagnostiko eta terapeutiko berrien garapena zahartzearen alorrean eta artapen eredu berriak.

Zahartzearen Ikerketa Zentro Nazionala Donostian kokatzeko iragarpena, Gipuzkoako hiriburuak honetan lanean urteak daramatzalako lortu da neurri handi batean.

Horregatik, gaur egun zahartzearen ikerketan Europako hiriei dagokienean, indize altuen dutenen artean kokatzen da, plano zientifiko, teknologiko, nahiz soziosanitarioari begira.

Horren adierazgarri dira ehun urte beteak dituen Matia Fundazioa eta bere Ingema Fundazioa, edota Teknalia eta Fatronik bezalako teknologia gunearen lanak (zentro berria eraikitzea aurreikusten den gune berean daude), edota ATIG-Alzheimer.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak