Beste argitalpenak

Donostia Kultura: inpaktu ekonomiko eta sozialaren azterketa. Laburpena

  • Egilea: Donostia Kultura
  • Argitalpenaren urtea: 2015 Apirila

Donostia Kulturak hirian eta ingurunean duen inpaktua neurtzeko Ikertalde enpresari eskatutako azterketaren emaitza nagusiak jasotzen ditu, dokumentuak, ekonomiaren ikuspegitik baino gehiago (baina baita alderdi horretan ere), hiriarentzat dakarren eragin sozial eta dinamizatzailearen ikuspegitik.

Ikerketak zera azpimarratzen du ondorio nagusi bezala: Donostia Kultura eragile ekonomiko garrantzitsua da hiriarentzat bere jardunbideari esker, aurrekontuaren parte handi bat txertatzen baitu bertako gizartean, lanpostu asko sortzen baititu, publiko mota desberdinak mugiarazten eta hirugarren sektorean gastatzera behartzen, eskaintza hurbila egiten duelako, doako zerbitzuak eskaintzen dituelako eta bertako kultur enpresekin eta bertako sorkuntza-industrien ehunarekin oso lotuta dagoelako.

Inpaktu zuzenei dagokienez, Donostia Kulturak 25 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua erabiltzen du (% 75 Udalak jarria, eta % 25 diru-sarreretatik datorrena).

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak