Elkarrizketak

Bigarren Plan Estrategikoak jasangarritasun eredu integral bat sustatuko du, ezagutza, kultura eta sormenaren gizarteaz gain

Marisol Garmendia

Plan Estrategikoaren Zinegotzi Delegatua

Marisol Garmendia Berrikuntza eta Hiriburutza Zinegotzi Delegatua da, lehengo Presidentzia, Donostia 2016 kandidatura barneratzen duen Donostiako Udaleko departamendu berria.

 

2005etik Donostiako Plan Estrategikoaren arduradunak “oparitzat” jasotzen du hiriburutzaren ardura eta baikor hartzen du 2020 Plan Estrategikoaren lanketa. Administrazio elektronikoak tramite sorta zabal bat egitea ahalbidetzen dio hiritarrari eta 4.000 hiritar txartel ditu martxan, hau bere departamenduaren lana da baita ere eta ez du egindako ahalegina eskertzerako garaian aukerarik galtzen.

- Zuzentzen duzun departamenduak izena aldatu du eta Presidentzia beharrean, Berrikuntza eta Hiriburutza izena du orain, praktikan, zer dakar eraldaketa honek?

Egunera arte Presidentzia izan den departamendura Donostiarentzat proiektu estrategiko eta erronka kolektibo zirraragarrienetako baten ekarpena da: 2016an Europako kultur hiriburu izatea. Era berean, udal koordinazio handiagoarekin, Donostiako Gobernua bultzatzen ari den alor ezberdinetan proiektu berritzaileak sustatzea da, besteak beste, ezagutza eta sormenaren hiriaren aldeko apustua.

- Adierazi duzun bezala, hiriak Europako kultur hiriburu izateko egindako apustua, Donostiak datozen urteotan aurrean izango duen erronka garrantzitsuenetakoa da. Zer dakar zuretzat ardura hau hartzeak?

Ametsa, “oparia” ez nuelako espero, jasotzeak duen erakargarritasuna eta zirrara, eta niretzat profesional eta pertsonalki erronka. Jabetzen naiz Donostia 2016 proiektuak hiritarrengan piztutako aurreikuspenetaz. Maila ematea espero dut.

 

- Hiritarrari arretak, administrazio elektronikoaren ezarpen eta garapenaren bidez, eraldaketa sakona jasan du azken urteotan. Zeintzuk dira, zure iritziz, udal administrazio forma berrian nabarmendu beharreko aspektuak?

Jada Donostiako Udalean ezartzen ari garen administrazio zerbitzuek hiritarrei eraginkortasun eta erosotasun maximoa ematen dizkiete, udal administrazioarekin dituzten harremanetan. On-line egin daitekeen dozena bat tramitetik gora izanda (errolda ziurtagiriak, zerga eta tasen ordainketa, erregistro elektronikoa, ikastaroetan izen-ematea, plusbalioen kalkulua, etab.), hiritarrek ez dute zertan fisikoki Udalinfo Hiritarren Arreta Zerbitzura joan behar; administrazioarekin, etxeko ordenagailutik, edota kultur etxe eta kiroldegietan banatutako 21 Udalinfo kioskoetatik jar zaitezke harremanetan eta horrekin batera, tramiteak doan egin.

- Eraldaketa guzti hau, hiritar txartel batekin wifira sarbidea doan izatea, ordainketak eta tramiteak online egiteko aukera sortzea, online erregistroa… Non kokatzen da honekin Donostia, erreferentziazko beste hiriekiko?

Donostia punta-puntako hirien artean kokatzen da Espainiako administrazio elektronikoari dagokionez. Legealdi honetan, sekulako pausoak ematen ari gara, adibidez, erregistro elektronikoaren ezarpenarekin, edota hiritar txartelaren zabalpen etengabearekin, Top ten delakoan kokatzeko, baina egia da oraindik badugula bidea egiteko eta ezarri behar ditugun zerbitzu telematiko berriak, barneko administrazio prozedurak eta hiritarrei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak modernizatzen jarraituko dute.

- Plan Estrategikoak jasotzen dituen helburuen artean udal administrazioa hobetzea dago, partehartzaileagoa, modernoagoa eta eraginkorragoa eginez. Helburua bete dela uste al duzu?

Plan Estrategikoa eta Kepa Korta zuzendaria berebizikoak izan dira, Donostiako udalean administrazio elektronikoa jasaten ari den bultzadan. Baina, era berean, Udal Informatika Gunea eta Presidentzia departamenduak aipatu nahi ditut, administrazio osoarekin batera, izan ere, beraien lan eta dedikaziorik gabe, ez genukeelako heldu garen lekura heltzeko aukerarik izango. Markatutako helburua ederra da, hiritarrei arretaren hobekuntza Donostiako hiritarrek baloratzen duten aspektua da nire ustez, hala ere, hobetzen jarraitu behar dugu.

Plan Estrategikoaren arduraduna 2005etik

Marisol Garmendia udaleko Plan Estrategikoaren arduraduna da, 2005eko ekainaz geroztik. Plana gogoeta fasean murgilduta aurkitzen da orain, izan ere, 2010ean lehendabiziko plan estrategikoa amaituko da eta era berean, gogoeta honek hiriko bigarren plan estrategikoa lantzeko balioko du, 2020 eszenatoki hartuta. Nola baloratzen duzu gogoeta prozesu hau?

Intentsitate handiko prozesu sakona izaten ari da, bertan hiriko agente ekonomiko, sozial eta kultural parte hartzen ari dira oso modu aktiboan, beraien gogoeta eta proposamenekin, datozen hamar urteotarako hiriaren estrategian partekatutako diseinuan gogoetak eta proposamenak eginez inplikatuz.

- Plan estrategiko berriari begira, zeintzuk uste duzu izango direla etorkizuneko hiriaren erronka handiak? Lehen plan estrategikoarekin alderatuta oso ezberdina izango al da, ala honen ardatz nagusiak mantenduko dira?

Hiriaren norabide estrategikoak ez du 180ºko bira bat egingo, nik hala uste dut behintzat. Lehen Plan Estrategikoak, ondoren egokiak direla ikusi den garapen bide batzuk markatu zituen (kalitatea, sormena eta berrikuntzaren hiria, pertsonena, kohesionatua, hiri erlazionatua). BIO edota IKTak bezalako sektoreen aldeko apustua egin zen orduan eta gaur, zorionez, Donostian errealitate gainerakor bat osatzen dute enpresa eta enplegu kopuruari begira, Miramon Teknologia Parkea bezalako ingurutan. Bigarren Plan Estrategikoan hiriarentzat jasangarritasun eredu integralaren aldeko apustua sendotuko dugu, baita ezagutzaren gizartea, kultura eta alor guztietan sormena ere, talentua ekarri eta hiria gazte profesional, ikertzaile eta sortzaile donostiar, zein bisitarientzat erakargarri egiteko, 2016ko Europako kultur hiriburutza, noski, alde batera utzi gabe. 

- Plan estrategiko baten lanketa prozesua (Donostian erabilitako metodologian behintzat) luzea da eta gizarte osoa eta honen sektore publikoa, nahiz pribatuaren bidez, ordezkatzen duten ehunka pertsonen partaidetza inplikatzen du. Guzti hauen arteko kontsensua plan estrategiko on baten arrakastaren gakoa da.

Murgilduta gauden prozesu honetan funtsezkoa eta  emaitza zera da, proiektuak, helburuak, estrategiak eta ilusio kolektiboak partekatzea. Konplizitateak ehundu behar ditugu, ahaleginak batu eta lankidetzan eta kohesionatuta lan egin, ez batzuk besteei aurre eginez.

 

Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak