Elkarrizketak

Bizitza estralurtarraren aurkikuntza, milurteko berri handiena izango litzateke

Javier Sampedro

Kazetaria eta Zientzia hedatzailea

Nor hobeto Garapenaren Teoria eta Darwinen Dilemari buruz hitz egiteko, Javier Sampedro baino?

Ikertzaile espainiarrak izen handiko Nature aldizkarian idatzi duen kazetari bakarra izan dela harro asko esan dezake.

Donostian eman zuen hitzaldiak antolatzaileen aurreikuspen guztiak hautsi zituen (Donostiako Plan Estrategikoa eta Carlos Elosegi-Poliklinika Gipuzkoa) eta jende ugari erakarri zuen Donostiako Udaletxera.

Kontatzen duenari, kutsatzen duen pasioa eta hizlari gisa duen gaitasuna gehitu behar zaizkio, gogo handia igortzen du, gertukoa dirudi eta “beldur eszeniko” eta ongi doan umore pixka batekin, arrakasta seguru dauka.

Gipuzkoako hiriburuan eman zuen hitzaldia aprobetxatuta, berarekin Darwin, zientzia eta etorkizunari buruz hitz egin genuen.

- Zein da Donostian hitzaldia eskaini eta gero, sustraitzea gustatuko litzaizukeen mezua?

Garapenaren teoriaren gauzarik garrantzitsuena zera da, bizia bat dela.

Planetako bizidun guztiak jatorri komun batetik gatozela.

Izan ere, ideia horretara heldu arte, biologia zigilu bilduma bat besterik ez zen. Ez zen ezertxo ere ulertzen. Darwinek bateratze hori ekarri zuen.

El País egunkariko zure artikuluetan maitasuna, internet, kimika, arrazakeria eta abar aipatzen dituzu. Guztia al da ZIENTZIA, edo behintzat guztiak izan dezake aplikazio zientifiko bat?

Nik hala uste dut. Espero dut arteak noizbait bere azalpen zientifikoa izatea, baina horretan ez daukagu ideiarik ere, gauzak nondik joan daitezkeen.

Uste dut guztiak azalpen zientifiko bat izango duela, baina diziplina batzuk oso urrun daude oraindik.

 

Previous Next

Zer deritzozu Donostiak berrikuntza alorrean, I+G+B eremuan duen posizioaz?

Uste dut sekulako etorkizuna duela eta kulturak eta zientziak hirietan lekua daukatela.

Sarean dagoen gizarte baterantz goaz eta. Hiriak kulturari eta zientziari, alor ezberdinetako adituei ezagutu eta elkar eragiteko, behar duten diziplinen arteko interakziorako leku aproposa eman behar dielako. Ezinbestekoa da hori eta nire ustez, unibertsitatea, gaur egun, ez da espazio hori prestatzen ari. Hiria plaza publikoa da.

Zein ustekabe, aurkikuntza uste duzu ekarriko dizkigula zientziak datozen hamarkadatan?

Nanoteknologia oso alor garrantzitsua izango da, konplexutasunarekin erlazionatutako zientziek, sareak, sistema konplexu guztiek dituzte funtzionamendurako printzipio orokor komunak, burmuinean eragina duten heinean.

Hor daude internet, genomak, neurozientziak...

Zein berri, aurkikuntza, deskubrimendu zientifikori buruz gustatuko litzaizuke epe ez urrunean idaztea?

Bizitza estralurtarraren aurkikuntzari buruz. Milurteko berririk handiena litzateke, edo ez dagoela ikustea, unibertsoan bakarrik gaudela.

Izen handiko zientzialaria zarela diote eta kazetaria gainera, zutaz zera entzun dut, “zaila dena erraza” egiten duzula, zein da zure sekretua?

Irakurtzen duena nire mailan dagoela pentsatzen dut. Ez dut ergelentzat idazten, jende argiarentzat baizik eta gaien eduki sakonak azaltzen dizkiet.

 

Kurrikuluma

Sampedro, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko doktorea da Zientziatan (Genetika eta Biologia Molekularra).

Ikertzaile lanak Madrilgo Severo Ochoa Biologia Molekularreko ikertzaile gisa egin ditu eta ondoren, Cambridge-ko (Erresuma Batua) Medical Research Council-eko, Laboratory of Molecular Biology delakoan.

14 urtetik gora daramatza El País egunkarian eta bertan zientzia eta teknologiari buruz idazten du (beste gauza askoren artean).

Darwin Eraikitzen eta Zerekin egiten dute amets euliek? Liburuen autorea da gainera.

 

Sustatzen ditugu
Elkartasunak