Elkarrizketak

Donostiak herrialde askotako zientzialari eta ikerlarientzat egoitza bat behar du

Luis Goenaga

Fatronikeko Zuzendari orokorra

2007 urte garrantzitsua da Fatronikentzat eta ikerketa zentro honetan lan egiten duen jendearentzat. Bertan egindako robotetako baten salmentari (Quickplacer, munduko azkarrena), Miramongo egoitza berriaren inaugurazioa gehitzen zaio, 2006 urtearekin alderatuta %80 haztearekin batera.

Guzti hau Fatronik irabazi-asmorik gabeko Fundazio pribatu bat dela eta bere irabazien gehiengoak I+G+B alorrean inbertitzeko balioko dutela ahaztu gabe.

- Nola ikusten duzu Fatroniken etorkizuna, zeintzuk dira datozen urteei begira aurreikuspenak?

 Hasteko esan behar dugu azkeneko 8 urteetan bi negozio unitate identifikatzera eraman gaituen hausnarketa estrategiko bat egin dugula. Industria Sistemen Negozio Unitatea eta Osasun Unitatea. Azken hau duela 5 urte inguru jarri zen martxan eta alor sozio-sanitarioan teknologia berrien garapenean eta batez ere, zahartze eta minusbaliotasunen inguruan lan egiten du.

Aurreikuspenak primerakoak dira aurtengorako. Orain bertan hazkunde nabarmen baten aurrean aurkitzen gara, gutxi gora-behera, 2006. urtearekin alderatuz, %80 inguru hazten ari garela esango nuke.

Beste aspektu apimarragarri bat zera da, Inasmet-Tecnaliarekin bateratze prozesu batean gaudela eta aurten bertan amaitzea espero dugu gainera.

- Fatroniken helburu nagusietako bat negozioan ezagutza eraldatzea da eta horrela esanda erraza dirudi, baina nola lortzen da?

Binomio bat da, pertsonak eta konpromisoa. Hori da oinarrizko ingurua.

Fatronikek zerbitzuaren kultura barne-eraldaketarako motore bilakatu du. Etxe honetan egiten dugun guztia maila ekonomikoan, lehiakortasunean eta  baloreetan eragina izatera bideratuta dago. Fatronik gizartearen zerbitzura dagoen eraldaketarako elementu bat da eta hori da gure grina lehendabiziko egunetik, azkeneraino.

Gaur egun, ikerketa zentroek, enpresek beren alorretan ezagutza dutela nabari da, baina zer gutxiago? Gauzak “nola” egiten diren, beste enpresekiko faktore benetan ezberdintzailea da.

 

Fatronikek ezagutza bat dauka, baina batez ere, azken urteotan estrategia bat garatu du, eredu berriak eta enpresaritza munduarekin harremanetan jartzeko forma berriak bilatzeko testuinguru batean

Landu dezagun zeharkakotasun teknologikoa, hau da, makina-tresnaren munduaz dugun ezagutza, osasunaren sektorera eramatea, benetan azpimarragarria da. Edota deslokalizazio maila batekin lan egitea, gure ezagutza zentroak beste herrialde batzuetan ezarriz, elementu ezberdintzaile bat da. Guzti horrekin, balorea lortzen dugu eta hori ez dugu guk zehazten, gure bezeroek egiten dute.

- Datozen hamarkaden ezaugarri garrantzitsu bat populazioan handituz doan zahartzea izango da eta horrek gaixotasun berriak eta minusbaliotasunak dituen hiritar kopuruaren hazkundea ekarriko ditu. Fatronikek eskusartze alor ezberdinak dituen osasunari eskainitako atal bat dauka. Zeintzuk dira gaur egun lan egiten ari den proiektu horiek eta zein aplikazio izango lituzkete?  

Euskadi, besteak beste, munduan zaharkituen dagoen bigarren herrialdea da. Japoniaren atzetik.

Guk, duela bost urte osasunaren alorra jorratu genuenean, era ezberdin batean egin nahi izan genuen. FIK deituriko ekimen berri bat jarri dugu abian. Zahartze eta minusbaliotasunen alorrean lan egiten duten zentroak dira. Alor honetan sustatzen diren proiektuekin duten ezberdintasun garrantzitsu bat zera da, ekimen teknologikoa finantzazio pribatuarekin babesten dela. Bestalde, finantzen aldetik egonkortasun handiko ekimen garrantzitsu bat da, 10 urterako 50 milioi euroko aurrekontua duena eta nazioarteko mailan prestigio handia duten 60 zientzialari eta ikerlarirekin. FIK zentroa bi eremu handitan banatzen da. Alde batetik, IKTak daude (Informazio  eta Komunikazio Teknologiak) era bestetik,  Ingeniareitza Biomedikoa eta biak geronteknologia eta neurozientzia deituriko bi espaziorekin konbinatzen dira.

Testuinguru honetan, gizarteari emaitzak eman nahi dizkiogu, lau ildo nagusiei helduta. Etxebizitzan mugak, dependentziaren prebentzioa, birgaitzea eta motore izaerako minusbaliotasunen konpentsazioa, izaera kognitiboa duten minusbaliotasunen birgaitze eta konpentsazioarekin batera.

Orain, exoeskeletoan ari gara lanean, mugimenduaren kontrola 2tan.

- Eskusartze alor honekin harraituz, berriki paraplejia eta tetraplejia duten gaixoen laguntzaren alorrean 35 urte baino gehiagoko esperientzia duen Guttman Institutuarekin elkarlan hitzarmen bat sinatu duzue. Zer esan nahi du hitzarmen honek Fatronikentzat eta zeintzuk izan litezke bere emaitzak?

FIK programaren elementu komun bat zera da, diziplina aniztasuna eta batak bestea osatzea.

Gu teknologoak gara eta alor honetan teknologia garatzeko erakunde gerontologikoekin gertuko elkarlana behar dugu. Japoniatik Amerikako Estatu Batuetaraino, Europatik pasata doan nazioarteko elkarlan sare bat eratu dugu. Guttman Institutua materia honetan elkarlan hitzarmen bat sinatu dugun enpresa horietako bat da. Guretzat erreferente bat da, noski, eta beraiekin exoeskeletoaren gaian egiten dugu lan. Gaitasunik gabeko gorputz-adar batean jartzen den elementu bat da, pertsona batek eduki dezake eta bere indarra areagotu.

- Ikerketa zentroak Miramon Teknologia Parkean du bere egoitza nagusia, duela hilabete batzuk. Zer dakar egoitza berri honek, espazioa eta instalzio berriez gain?

Barrura begira, dudarik gabe, espazioaren hobekuntza, edukiera eta erabilgarritasuna. Kanpora begira, parkearen ingurunea, bertako azpiegiturak, unibertsitate eta teknologia erakundeekin loturak sortzeko aukera ekarpen garrantzitsuak dira Fatroniken ikerketa jarduerarentzat.

Era berean, kokapen berri honek ematen duen irudia oso positiboa da. Nazioarteko proiektuetan mugitzen gara, ondorioz, garrantzitsua da instalazio egokiak izatea.

-Zer eskatuko zenioke hiriari teknologiaren eremuan zure ekimenak hobeto garatu ahal izateko?

Une honetan, teknologia zentroek orokorrean, beste geografia eremutatik datozen eta profil zientifiko eta teknologikoak dituzten pertsona asko dakartzate. Gu Frantzia, Suitza, India eta AEBak bezalako herrialdetako ikertzaileak ekartzen ari gara. Fatronikeko langile kopurua orain ditugun 80 pertsonetik, urte amaiera baino lehenago beste 25 gehiago izatera eramango gaituen hazkunde garai garrantzitsu batean murgilduta gaude.

Eragin garrantzitsua dakar horrek eta normalean hemen aurkitzen ez diren profilekin gainera. Testuinguru honetan, Donostiak inguru atsegina eskaintzen du eta jendean ilusio handia pizten du hona bizitzera etortzeko aukerak. Baina edonor konturatu daiteke Donostiak horrelako profilak jasotzeko azpiegiturak behar dituela. Bakarrik, bikotearekin, edota beren familiekin eta abar etor daitezkeen herrialde askotako zientzialari eta ikertzaileak. Eta beraientzat topaleku eta esperientziak trukatzeko gune bilakatu dadila. Egoitza bat eraikitzeko gaia sakontasunez jorratu beharko litzateke Plan Estrategikotik eta Udaletik. Horretan ahalegin bat egin beharko litzatekeela uste dugu eta gaiaren inguruan mantendu dugu harremanen bat. Donostiako hirigunean, edo Miramon Teknologia Parkean izan beharko lukeen, ondoren aztertu beharreko gaia litzateke. Hiriarentzat eragina garrantzitsua da, pertsona hauek hona etorri eta beraien ezagutza gure lanaren alde izatea ederra da. Gipuzkoako eta Donostia inguruko industriatan ere, badu bere eragina

 

-Nola baloratzen dituzue I+G+B alorrari dagokionez, Plan Estrategikoak onartutako estrategia eta proiektuak?

Balorazioa dudarik gabe, positiboa da oso. Identifikatutako bi ildoak, Sormenaren eta Berrikuntzaren Hiria eta Zientzia eta Teknologia Hiria, testuinguru argi bat zehazteko baliagarriak dira. Benetan positiboa ikusten dut azpiegiturak eraikitzea, interzentroak, zentro berriak bultzatzea, egiten ari den bezala. Ekimena bultzatu, planean osasunaren alorrean identifikatzen diren eskusartze guztiekin batera. Estrategia positiboak dira eta gaur egun dauden beharrei primeran egokitzen dira, baita hiri moderno eta berritzaile batekin ere.

FATRONIK, ikerketari eskainitako 20 urte

Fatronik 1986an eratu da, hasieran makina-tresnaren sektorean jarduerak bultzatuz. 1999an bere jarduera eremua handitzea erabaki du eta bere lehendabiziko bi patenteak erregistratu ditu, Fundazio ere bilakatuz.

Fatronik teknologia ezberdinen integrazioa eskatzen duten gailu adimentsuak egiteko jardueran espezializatuta dagoen ikerketa zentro bat da. Lau ikerketa gune ditu. Fabrikazioa eta automatizazioa, industria eta zerbitzu Robotika, Garapen iraunkorra eta osasunarentzat Teknologiak.

Berriki Matia Gerontologia Insitutuarekin eta Vicomtech ikerketa zentroarekin, handiagotzen ari den populazioaren zahartzeari eta minusbaliotasunen hazkundeari irtenbideak bilatzea ahalbidetuko duen hitzarmen bat sinatu du

Sustatzen ditugu
Elkartasunak