Elkarrizketak

Donostian, kongresuetako turismoa %45 igoko da aurten

Manu Narvaez

San Sebastián Turismoko gerentea

Kultur eta Turismo Ekintzetxeko zuzendari ohiak KTEaren 80 urteak ahaztu eta turismoaren sektorean kudeaketaren kalitatearen aldeko pausoak emateko garaia heltzearen beharra nabarmendu du. Elkarte berria guztion onurarako izango da, irizpideak bateratu, baliabideak optimizatu eta ekimen pribatuaren partehartzea ahalbidetzen duelako.

Duela gutxi FITUR, Nazioarteko Turismo Azoka izan da Madrilen, Donostiako ordezkaritza bat bertan izanik. Donostiako turismoaren osasunari buruz hitz egin dugu berarekin.

Zein da gure hiriak aurten duen apustua? Zer eskaintzen dugu “xarma turistikoa” duena?

Turistikoa izateko aukera duen eskaintza oro balorean jartzearen aldeko apustua egiten dugu. Eta erreferentzia berezi gisa, Haize Orraziaren 30. urteurrena dugu, Chillidak hirian duen balorea indartzeko une garrantzitsu eta berebizikoa dela ulertuta. Gainera, era honetan, Chillida-Lekun egiten ari diren lanean indar berezia egin nahi dugu.

Baina batez ere, desberdintasunak desberdintasun eta ikuspuntu mugatuago batekin, Gaudí urtearekin egin zenaren antzeko zerbait egin nahi dugu, hau da, jada existitzen zen zerbait berriz gogoratu eta balorean jarri, gauza erakargarri edo deigarri gisa. Dagoeneko sendotzen ari den eta urtero gure produktua merkaturatzeko bide garrantzitsuenetako bat bilakatzen ari den beste tresna bat zera da, erreserba gunea. Paketeekin jokatzea ahalbidetzen du, eskaintza asko “paketatzea”.

Apirilean, adibidez, nazioarteko errugbi partida bat jokatuko da Donostian (Heineken Cupedo “Errugbiko Txapeldunen Liga”). Hauxe da egonaldi gehi gertakari bat, kasu honetan kirol gertakari bat, batera saltzeko dugun formula. Garatu nahi dugun beste bide bat da eta azken aldi honetan garatzen ari garena.

 

Previous Next

- Donostia Turismok aldaketa garrantzitsua ekarri du hirian sektorea kudeatzeko garaian. Zein aldaketa dakartza? Zertan hobetzen da turismoaren kudeaketa?

Badira garrantzitsuak diren bi gako, nabarmen hobetu diren bi eremu. Alde batetik, negozio turismoa eta aisialdiko turismoaren arteko lotura eman da, zentzu honetan homogeneizatu egin da eta erakunde bakar batean zentralizatu da. Hau oso garrantzitsua da, distortsioak ekidin eta irizpideetan aldeak egotea saihesten delako.

Eta bigarrenik, elkarte berri honek ekimen pribatuaren partehartzearen sustapena dakar. Bigarren aspektu hau benetan garrantzitsua dela uste dut. Sektore ezberdinek parte hartzen duten aholku-kontseiluaren sorrera ahalbidetzen du. Eman zaion egiturak ekimen pribatuak, zein publikoak turismoaren kudeaketan elkarrekin lan egiteko bideak irekitzen ditu.

- Zeintzuk dira Donostia Turismok etorkizunari begira markatzen dituen helburuak?

2007ko Kudeaketa Planak erakunde berriaren garrantzia nabarmentzea markatzen du helburu nagusi gisa. Era batean edo bestean, Kultura eta Turismo Ekintzetxearen 80 urteko historia ahaztu arazten du. Jendeak ezagutu eta jakin dezala Donostia Turismo zer den. Turismo alorreko agente publiko, zein pribatuen erreferentzia bilakatu.

Departamenduen alorrean, helburu jakin batzuk markatu ditugu. Negozioen turismoan, aurten egin nahi dugun apustu garrantzitsua zera da, turismoa pizgarriekin, gure turismo jarduera beraren garapen potentzial handiago bat ahalbidetu dezakeen alorretako bat dela ulertuz. Aisialdi turismoaren barruan, hiriak estatu mailan izan behar duen oihartzunaz ari gara, baina batez ere nazioarteko mailan.

- Enpresari lotutako turismoak gorakada nabarmena izan du hirian azken urteotan, Kursaal Biltzar Jauregiaren eskutik. Zein eragin du zifratan hiriarentzat?

2006. urtea 67 gertakarirekin itxi zen – hoteletako bilerak kontuan hartu gabe-, hauen artean, 178.917 bisitari jaso zituzten biltzar, bilera pizgarri eta azoka izanik. Urria izan zen biltzar gehien izan ziren hilabetea, guztira 15ekin, turismoa urtaro ezberdinetan jasotzea lor daitekeen helburu bat dela frogatuz. 2007rako emaitza hobeak aurreikusten ditugu eta iazkoarekin alderatuz, kongresuetako turismoa %45 igoko dela aurreratu ere bai. Aurreikuspenen arabera, 250 bilera baino gehiago izango dira, biltzarrak eta azokak barne. Martxoa izango da hasiera batean biltzarretako jarduera gehien izango duen hilabetea, guztira 14 bilera izanik.

- Bisitatzen gaituen jendea anitza da eta baliabide ekonomiko zeharo ezberdinak ditu, aurrekontu baxua duten gazte atzerritarretatik hasi, hotel batean bi aste ematen dituen familia batera heldu arte. Donostia turista mota guztiak jasotzeko prestatuta dago?

Motxilako turismoa edo aurrekontu baxukoa topikoa da gehiago errealitate baino. Badira ekainean eta batez ere uztailean, San Ferminak direla eta, datozen gazte asko, gehienak atzerritarrak. Europan zehar egiten dituzten bidaiek bizpahiru hilabetekoak dira eta denbora horretan, hemen egonalditxo bat egiten dute. Baina normalean ez da dirua gehien falta zaiena.

Beste gauza bat da beraien kontsumo ohiturak zeharo ezberdinak izatea, helduen turismoarekin alderatzen badugu. Baliteke lau edo bost izarreko hoteletan lo ez egitea, baliteke jatetxe handietara ez joatea ere, baina arropan, tabernetan eta abar gastatzen dute.

Surfaren inguruan mugitzen den turismoa ere badago eta kasu berdinaren aurrean gaude, baliteke furgoneta batean lo egitea, noski, baina badituzte beste gastu batzuk eta hori oso ongi dago baita ere, sozialki begiratuta hiriari ekarpen handia egiten diolako.

- Donostiako Plan Estrategikoak zerbitzuen berrikuntzarako ahalmena, garraioaren hobekuntza eta hiritarrari arreta zutabetzat dituen turismoaren kalitate plan bat dauka, Plan Estrategikoan azaltzen diren proiektu traktoreen artean. Zein balorazio egiten duzu kalitatearen aldeko apustu honen inguruan?

Pertsona baten esperientzia turistikoa toki bat bisitatzea erabakitzen denetik, berriz ere etxera bueltatu arte ematen da. Erdian, harremana izan duen tipologia ezberdineko hamaika pertsona pasatzen dira. Eta esperientzia hori, harreman guzti horien fruitua da. Prozesu honetan parte hartzen duen agenteetako bakoitzaren kalitatearen kudeaketak onera egiten duen heinean, azken esperientziak hobera egingo du. Eta hori da azken finean guztiok bilatzen duguna. Norbaitek gu aukeratu zain gaude eta hori egin ondoren, etxera bueltatu arte, esperientzia benetan egokia izatea.

- Zeintzuk dira Donostiako turismoak dituen puntu indartsuak eta ahulak?

Indarkeria egoerara bueltatzeak eta batez ere komunikabideetan indarkeriarekin erlazionatutako informazio ezezkorrak agertzeak puntu ahuletako bat osatzen dute. Komunikazioen arazoa dago baita ere, komunikazio azpiegitura, aireportuak, trenak eta errepideak. Handikap nabarmena dugu gaitasun minimo bat eta presentazi nahikoa duen eskaintza turistiko bat garatzeko. Puntu indartsuei begiratuta, garrantzitsua da garaietara moldatu ahal izateko malgutasun pixka bat eta nolabaiteko dinamismoa ematen dizkigun tradizio turistiko zabala. Lehengai on bati lotuta, noski, ez ingurune naturalean bakarrik, hiriaren hirigintzan ere bai, hiriaren osaera eta abar.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak