Elkarrizketak

Gizarte baten alde ona eta txarra bizilagunen portaletan islatzen dira

José Antonio Fernández y Maider González

Komunitate Sustatzaile eta Portal Solidario proiektua

Jose Antonio Fernandez eta Maider Gonzalez Gipuzkoan Gurutze Gorriaren Komunitate Sustatzaile eta Portal Solidario proiektuaren alma materrak dira eta bilatzen duena zera da, oinarritik, laguntzeak, "hor egoteak", solidario izateak eta beste aldera ez begiratzeak duten garrantziaz sentsibilizatzea.

Proiektua hainbat hanka dituen mahaia eta irizpide soziala duen partaidetza eredu berritzaile gisa definitu genezake.

1.- Gurutze Gorriak hainbat urte daramatza Gipuzkoan portal solidarioak sustatzen. Zertan datza programa hau eta nola burutzen da?

Egungo gizarteak aspaldiko baloreak galdu dituela esaten da, baina nork egiten du zerbait hau konpontzeko? GURUTZE GORRIA galdu direla uste den balore horiek indartzeko hainbat formula aztertzera animatu zen. Berrikuntza bizitzako alor guztietara aplikatzeaz hitz egiten da, proiektu honetan komunitateari berrikuntza aplikatzen diogu, laguntza harremanak modernizatzeari.

Programak hainbat ekintza ildo ireki ditu:

Osasun Komunitario eta Portal Solidarioaren Sustatzailea.

Burutzen den metodologia kalean sei urtean zehar burututako metodologian oinarritzen da. 2005ean hasi ginen, pixkanaka lehendabizi eta gaur egun erantsi diren 4000 portal ditugu Gipuzkoako zortzi udaletan.

Bizilagun solidarioaren figura daukagu, ardura eta konpromiso handiagoa hartzen duen boluntario sarea eta hauek dira portal solidarioetako lana dinamizatzeko arduradunak, beraien bizilagun komunitatean erreferente izan behar dute, eskakizun guztiak kanalizatzeko tresna izateaz gain. GURUTZE GORRIAREN begiak direla esatea gustatzen zaigu.

Proiektu honen beste hanka garrantzitsua gazteengan dago, ezin ditugu alde batera utzi, horregatik, eskoletan ere lan egiten dugu, ekimena bertatik bertara ezagutu dezaten.

2.- Donostian programa hau Altza eta Larratxon burutzen da. Zeintzuk dira hiriko auzo hauetan antzeman dituzuen behar nagusienak?

Arazo nagusienek oztopo arkitektonikoekin zerikusia dute. Kanpaina honetan parte hartzen duten auzo hauetako bizilagunak beraien etxeetan preso sentitzen dira. Datu honek GURUTZE GORRIA arazo mota honi aurre egiteko kanpaina jartzera eraman zuen.
Errenteriako boluntarioek kaleetan zehar egindako inkesta da, gaiak bakardadea eta depresioa ziren eta 1500 pertsonatik gora inkestatu zituzten. Lan honek argi eta garbi adierazi zigun jendeak bakardadea sufritzen duela eta laguntza eskertzen duela, baita elkarrizketa txikiak, gonbidapenak, ezer kostatzen ez duten eta laguntza handikoak diren keinu txikiak ere. Horregatik garrantzitsua da herritarrak kontzientziatzea keinu hauek duten garrantziaren inguruan.

Atera genuen ondorioa zera zen, laguntza hori ematen duen jendeari egiten duena garrantzitsua dela esateak duen pisua. Eta bereziki gazteen kasuan, jarrera solidario horiek balorean jarri behar dira. Bestalde, gizartea, Errenteriakoa behintzat, ez dela insolidarioa esan daiteke.

3.-Zein balorazio egiten duzu kanpaina honetan lortutako emaitzen inguruan?

Egiten dugun balorazio orokorra da gizarteak zeharo despistatzen gaituela. Daramagun bizimoduak despistatzen gaitu eta berehala ulertuko duzue esango duguna.

Indibidualistak, materialistak eta abar garela diote. Guk, GURUTZE GORRITIK diogu hau ez dela horrela. Guk antzematen duguna da (eta beti kalez-kale ateratako datuen arabera) jendeak lagundu nahi duela, egiteko prest dagoela, baina arazoak harrapatuta ikustearen beldur dela. “Ezin dut diruarekin lagundu eta ezin dut miraririk egin” planteatzen dute, honen aurrean errazena begiak itxi eta besteen sufrimendua ez ikustea da. Guk planteatzen duguna da laguntzeko beldurraren aurrean, arazo hauei irtenbidea aurkitzeko tresnak ematea dela egin behar dena.

Sufritzen duen pertsonari gertatzen zaionaren inguruan pentsatzeko toki, espazio eta denboraren ekarpena egiten bazaio, penak arintzerakoan soluzioetan pentsatzen has daiteke (euste emozionala deitzen duguna da).

GURUTZE GORRIAk 54 proiektu berezitutan egiten du lan eta sarri proiektu batetik bestera barneko desbideratzeak egiten ditu (Informazio eta Desbideratze Agentzia) eta bestetan, kanpokoak. Azkenean, helburua zera da, pertsona bere arazoak harrapatuta sentitu beharrean, lagunduta sentitzea. Mekanismo hauen bidez ez badugu bide egokia aurkitzen, Behar Sozialen Behatokira desbideratzen da.

Azterketa Gunea. Hemen iristen diren egoera guztiak lantzen dira. Behar hauei erantzunik ez badago, ildo horretan proiektu bat eratzen dugu. Hori da gure I+G+B. Baina horretarako kalez-kale egiten dugu lan, bestela proiektu artifizialak "asmatzen" diren sentsazioa gelditzen zaigu. Hori da irizpide soziala duen hiritarren Partaidetza deitzen duguna.

4.- Gurutze Gorriak kanpaina honi ematen dion esperientzia praktikoarekin eta erakundeak dituen historia urterekin, nola definituko zenuke gizarte gipuzkoarra?

Gizarte gipuzkoarrak beste lurraldeetatik bereizten duen zenbait nolakotasun ditu. Duintasun handia daukagu eta horregatik laguntza eskatzea kostatzen zaigu. Hondoa jo behar dugu laguntza eskatzeko. Eta askotan ez dakigu nola egin.

Gure mezua hau da: "ez itxaron zuri laguntza eskatu arte, izan ezazu laguntzeko jarrera".

Bada intuizioz eman eta jasotzeko irekia dagoen jendea. Badira gauza nabarmenen aurrean begiak ixten dituztenak, ez dituzte laguntza eskakizunak ikusten, ez dute erreakzionatzen.

Eta adibide bat jarriko dizugu. Behin pertsona adinduei, etxekoandreei eta abarri zuzendutako hitzaldi batean ginen. Besteei laguntzearen ingurukan esaten duzun guztia oso ederra iruditzen zaie, ados daude, baina emakume batek behin gertatu zitzaiona kontatu zuen. Bere portalean bere senarra aulkian garraiatzen ari zen eta sartzeko arazoak zituen emakume batekin egin zuen topo. Emakumea (gurpil-aulkian senarra zuena) sartzea oztopatzen zuen eskailerarekin laguntzen saiatzean, haserretu eta zera esan zion: “kendu eskuak nire senarraren gainetik!”. Handik aurrera emakumeak egoera berdintsuan zegoen inor ez zuela lagunduko erabaki zuen.

Kasu honetatik hiru ikasgai atera ditzakegu.

Enpatia. Jarri al zara bere lekuan? Egun txarra, iskanbila...

Erantzun negatibo bakarra. Negatiboan erantzun dizuten aldi bakarrak behar duten eta eskertuko duten pertsonei laguntza ukatzera eraman zaitzake.

Keinu isolatu, puntualak zuk laguntzeko duzun aldez aurreko jarrera aldatzen du “ez dut gehiago egingo” pentsatzeko. Zein ahulak garen azaltzen du.

Adibide honek guk lantzen duguna sintetizatzen duela uste dugu, prebentzioa eta sentsibilizazioa.

5.-Enpatia, komunikazio asertiboa, pentsamendu sortzailea, erabakiak hartzea... “Elkarbizitzarako gimnasia” ekimenarekin sustatzen dituzten bizitzarako trebetasunen artean daude. Nola erreakzionatzen du jendeak ariketa hauen aurrean?

Lehendabizi sorpresa handiz erreakzionatzen dute. Gorputzarentzat ariketak dira, bai, baina elkarbizitzarako, ez fisikoki hobetzeko. Gero gehiago eskatzen digute. Eta eskoletara eramatea. Egia esan, proiektu ederra da eta guztiak bezala egiten dugu, kalez-kale, haur, familia eta abarren partaidetzarekin.

Gaitasun edo trebetasun horiek ariketa eta bertan egindako adibideen bidez azaltzen saiatzen gara eta oso ongi ulertzen dira. Kanpaina OMEk (Osasunaren Munduko Erakundeak) emandako 10 gaitasunetan oinarritzen da eta egokitu egin ditugu, edozeinek uler ditzan. Badirudi ariketek fisikoak izan behar dutela eta gorputzarentzat. Egoeratan jartzen ditugu, ura, sua eta beste hainbat elementurekin jolasten gara.

Boluntarioak trebatzen ditugu kanpaina hauek burutu ditzaten, Gimnasio honetako entrenatzaileak, pertsonal trainer-ak izan daitezen.

6.-Ongizate Estatuaren etorkizuna zaila da denboran mantentzea eta askok uste dute urteen buruan erakundeen diru-kutxek ez dutela nahikoa emango. Madrilgo Erkidegoan Osasun Publikoa erakundea eta hiritarraren artean ordaintzea bezalako ekimenak planteamendu hauen adibide argia da. Ongizate Estaturik gabe gertuko pertsonen arteko solidaritatea berebizikoa izango da. Nola ikusten duzu etorkizuna Gurutze Gorria bezalako erakunde humanitarioaren ikuspegitik?

Ezin dugu ahaztu egungo errealitate soziala. Garatu den gizartea garen heinean, erronka handia dugu aurrean eta paradigma berriak sortu behar ditugu. Zentzu honetan, irizpide soziala duen Hiritarren Partaidetza balorean jarri nahi dugu eta zer esan nahi duen azaldu.

Pertsonak beraien komunitateko errealitatearen azterketa egiten hasten dira eta planteatzen ditugun jardueren planifikazio, exekuzio eta ebaluazioan parte har dezaten lortzean datza.

Gizarte garatuak ezin du onartu hiritarrek kanpoko zerbaiti oniritzia emateko asmoa izatea. Lotura lantzeko garatu beharko duzunak hasieratik egon behar du. Gure eremua psikosoziala eta humanitarioa da eta hor mugitzen gara.

Pertsonek nola lagundu ikasi behar dute eta horrela jarrera solidarioetan erreferentzia bilakatu, bizi diren komunitatearentzat balore eskalak sortuz. Oinarrietatik hastean datza.

Krisiak erakusten digu ez dela baliabiderik egongo gainean datorkigunari aurre egiteko.

Gure ustez, arazo bat duzunean, edozein motatakoa dela ere, logikoena gertuen daukazunarengana joatea da (zure bizilaguna adibidez). Hiritarrek eskubideak dituzte, baina betebeharrak ere bai eta hauen artean bizilagunen arteko elkarbizitza bultzatzea dago. Larrialdi baten aurrean, egunsentian, norekin utz dezakezu haur bat, ospitalera ziztu bizian joan behar baduzu?

Horregatik, egungo egoeraren aurrean, benetako soluzio bakarra gertuko harreman sarea eratzea da. Hau primeran ulertzen dute gure Portal Solidarioetako bizilagunek.

Mundu guztiak ulertzeko hitz egiten dugu eta Sentimenduen Hizkuntza erabiltzen dugu. Hizkuntza honen adibide nabarmena da eskolako adina duten 600 haurrekin burutu dugun inkesta da. Gehien sufritu arazten dituztenak ikasgelako lagunek jartzen dizkieten ezizenak dira, irainak, besteek MP3 edo IPAD dutelako harro agertzea, zuk ez duzunean, bideoan grabatzea... BULLYNG deitzen diote, baina eskolako adina izan duten beste belaunaldiek sufritu duten gauza bera sufritzea da azken finean. Ustezko belaunaldien arteko oztopoa ezerezean gelditzen da, sentimenduen hizkuntzak ahalbidetzen du.

7.- Donostiako Estrategia Bulegoak balore, pertsona eta kapital sozialaren aldeko apustu garbia egiten du, aurkituko ditugun etorkizuneko erronkei aurre egiteko, datozen hamarkadatako hiriek gizarte sendo eta kohesionatua eskatuko dutelako, sarean funtzionatzen duena. Zein ekarpen egin dakizkioke postulatu honi zuen proiektuaren ikuspegitik?

GURUTZE GORRIA ikuspegi horrekin ari da lanean, baina gaurkotasunetik ikusita. Hau da, gu konbentzituta gaude ahaleginetik, denboratik eta portalez portale egiten dugun lanetik abiatuta, bizilagunek epe laburrean errentagarritasun soziala izango dutela.

Gizarte baten alde ona eta txarra bizilagunen portaletan islatzen dira, bertan gutako bakoitza bizi gara bertan eta bizilagun sare horren eraikuntzan parte hartzen dugu. Gizarte honetan suertatzen ari diren aldaketen ondorioz ematen ari den ahulezia, bizilagunen sareak konpondu behar du. Are gehiago, oraindik existitzen den auzotasunari esker ez balitz, egungo krisi egoera askoz okerragoa izango litzateke. Gertatzen dena zera da, laguntza sare honi garrantzia kentzen lehenak bizilagunak beraiek direla. Horregatik, Gurutze Gorriak laguntzarako jarrera hori berpiztu nahi du, behera eror ez dadin, behar diren euskarrien ekarpena eginez. Gizarte honek jasan dituen eta jasaten dituen mugimendu eta astindu guztiak beti orekatu dira pertsonen ahalegin indibidualarekin. Tamalgarriena da inork ez duela eskertu, ezta balioan jarri ere. Izango dira horri aurre egiteko beste formulak, baina “Osasun Komunitarioko Sustatzailea eta Portale Solidarioa” proiektua ematen ari zaigun esperientziak, jarraitzeko bide egokia dela berresten digu.

OSASUN SUSTATZAILE ETA PORTAL SOLIDARIOKO EKIMEN ZEHATZAK.

GURUTZE GORRIA nazioarteko erakundea da. Estatu mailan Praktika Onen trukaketan egiten da lan. Gurutze Gorriak bere boluntario sareari esker funtzionatzen du eta Osasun Sustatzaile eta Portal Solidario programen bidez hainbat laguntza mota eskaintzen dituzte, hala nola, Osasuna eta Laguntza (farmaziara medizina bila joan, garbiketa eta artapen pertsonala, irudiaren zaintza, konpainia egin…), lan administratibotan Laguntza, Aisialdia eta Denbora Librea (txangoak, pasioak, kafea hartu, dendak ikusi…), Etxearen Konponketa eta Mantenimendua, Pertsona Zaintzaileari arnasa eman, Prebentzioa eta Lehen Artapenak, Bizilagun Komunitatearen Behar Sozialak antzeman arte.

Gipuzkoako Gurutze Gorria aitzindaria da programa integral eta estatu, nahiz Europa mailan aitzindaria den programa hau aurrera eramaten. Suedia, Italia eta Frantzian jarraitu beharreko adibidea da eta bertatik etorri dira Osasun Sustatzaile eta Portale Solidarioaz interesatzeko.

Estatu mailan interesa duen proiektu berritzailea da. Kanpaina guzti hauekin bilatzen den helburu nagusia zera da, norbait erortzen denean (irudizko adieran, baina zentzu literalean ere bai) gertuen dituen pertsonek laguntzea, erortzea saihestuz eta posible bada, medikuaren eskusartzea edo ebakuntza ekidinez.

Previous Next
Sustatzen ditugu
Elkartasunak