Elkarrizketak

Hiritarrak txartelez gainezka daude eta udal zerbitzu guztietarako bakar bat eskaintzea perfektua da

Mikel Mate

Musika eta Dantza Eskolako Zuzendaria

2007 urte garrantzitsua izan da Tokiko Administrazioaren Modernizaziorako Planari dagokionez. Hiritarren Arreta Zerbitzuaren hobekuntzari eta publikoaren arretarako 010 telefono linearen sorrerari jada errealitate bilakatu den hiritarraren txartel digitala batu zaie, azken finean, “Udala poltsikoan sartzeko” helburuan, pauso berri bat.

Donostiako Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta enplegatuek ederki asko ezagutzen dute txartel elektronikoa, urriaz geroztik aurrera egiten ari den esperientzia pilotu baten bidez euskarri hau eskura duten lehendabizikoak dira eta. Froga hau nola joan den Eskolako zuzendaria den Mikel Materekin hitz egin dugu.

- Zeintzuk dira txartel honekin egin daitezkeen tramiteak eta zein oihartzun izaten ari da Eskolan egunez egun?

- Hiritarren txartela ez da bakarrik hiritarrek Udalaren aurrean identifikatzeko duten modua, Musika eta Dantza Eskolatik gure ikasle eta familiei planteatzen diegun zerbitzuak berrasmatzeko erronka handia izan da eta barne prozedura askoren birplanteamendua ekarri du gainera. Ez da gure zerbitzutik eskaini dezakeguna bakarrik, gure erabiltzaileei zerbitzu gehiago eskaintzeko egin behar den zeharkako lana baizik. Era honetan, ikasgelan, liburutegiko maileguetan eta abar erabiltzeaz gain, denda, kontzertu, dantza ikuskizun, ikastaro eta abarretan beherapenak negoziatzea erraztu du. Eta nola ez, txartel horretan ia udal zerbitzu guztiak bateratzea: kiroldegiak, zerga-bilketa, kultura, zerbitzu digital berriak eta abar.

 

- Zein balorazio egiten duzu esperientzia pilotu honen inguruan?

- Oso positiboa. Esperientzia pilotu batean zailtasun ugari daudela baloratu behar dugu, ez direla gauzak hain erraz egiten. Eskolako langile guztientzat erronka bat izan da, protokolo berriak, prozedurak egokitzeko beharra. Oraindik arazo guztiak ez daude konponduta, hala ere, Udalarentzat esperientzia pilotu gisa balio izana eta gure ikasleei txartelaren lehen emaitza eskaintzea positiboa da.

- Zein aspektutan hobetzen du Eskolako lana?

- Lehenik eta behin, hiritarren txartelak gure ikasleen inguruko informazio zabalagoa izan eta hauek kontrolatzea dakar eta horrek zerbitzu hobeak eskaini ahal izatea eragiten du aldi berean. Espezialitate bakoitzeko ikasleak identifikatu ahal izateak neurriz egindako ikasgelak eskaintzea, ikastaroak kobratzea erraztea, materiala eta abar ekarri ditu.

- Nola hartu dute Musika eta Dantza Eskolako ikasle, irakasle eta beste langileek zerbitzu berri hau?

Orokorrean modu positiboan. Gaur egun, hiritar gehienak txartelez gainezka daude eta Udalak zerbitzu guztientzat bakarra eskaintzea perfektua da. Orain esperientzia hau beste udal zerbitzuetara zabaltzeko egin behar dugu lan, garraio publikotik, zergak ordaindu ahal izatera eta abar.

Herritarren txartela- Etorkizunari begira nola uste duzu eragingo duela txartel honen erabilerak donostiarren bizitzan?

- Benetako konbergentzia ematen denean eta udal zerbitzu guztiak dokumentu bakar batekin emateko aukera irekitzen denean, Udala dimentsio berri batera heltzea ahalbidetuko du, baita autobusa hartu, igerilekura joan, edota eguneroko bizitzako beste edozein ekintzatan hiritarren bizitza errazagoa izatea ere.

- Gaur arte Eskola bera zen erabiltzaileei txartela errazteko ardura zuena. 2008an hala izaten jarraituko al du, ala interesatuek txartela beste bide batetik lortu beharko dute?

- Txartela zerbitzuak eskaintzen diren lekuan bertan lortu ahal izango dira (Eskola, Kirol Patronatua…).

Udal zerbitzuak hiritarrarentzat onena lortzeko bidean egon behar du, baita txartela hiritarrarengandik ahalik eta gertuen jarri ere.

- Donostiako Plan Estrategikotik Tokiko Administrazioaren Modernizazioaren aldeko apustua egiten da, baita Informazio Gizartearen Garapenerako Plana ere. Zein da honen inguruan duzun iritzia?

- Informazioaren gizartea errealitatea da eta Udalak ezin dio horri bizkarra eman, honek dakartzan aldaketei. Eskolatik argi asko daukagu eta horregatik gaur egungo gizarteari beharrezkoak dituen tresnak eskaintzea helburu duen berrikuntza teknologikoko prozesu bat dugu. Iraganean ikasgelen informatizazioa izan zen, gaur Hiritarren Txartela da eta bihar musik software librea…

Txartel elektronikoaren ezarpen faseak

Datorren urtarrilean amaituko den esperientzia pilotuaren ondoren, helburua beste zerbitzu eta departamendu batzuetan hiritarren txartela pixkanaka ezartzea izango da. Lehendabiziko fase batean 40.000 txartel banatu nahi dira 2008an zehar.

Txartelak, Kirol Txartela, Donostia Kultura, Euskara Ikaslearen Txartela edota Donostiabus zerbitzuak eskaintzeaz gain udal webaren bidez “hiritarren kontsulta” karpetara sarbidea izateko, eta are gehiago, datu pertsonalak aldatu edota on-line kudeaketak egiteko balioko du, beti ere, erabiltzaileak sinadura digitala duen ziurtagiri bat baldin badu, noski (NAN elektronikoa, edota IZENPEren ziurtagiria).

Sustatzen ditugu
Elkartasunak