Berriak

Hiri Birgaitze Jasangarria

Duela gutxi arte, hirigintza-konfigurazio eraginkorra ez da izan ehentasun bat, gehienbat, energia ez eraginkorra ekonomikoki oso merkea zelako.
Energia galeren %40 arte eraikuntzen “azaletik” joan egiten dela adierazi daiteke, modu orokor batean.

Previous Next

Egoera honi aurre egiteko, Donostiako Udaleko Energia bulegoak, energia eraginkorraren ikuspuntutik hausnarketa bat erakartzea, ondorio batzuk lortzea eta gai honen ardatzak udaleko politikei baliagarriak izatea du helburu.

Aurrean dugun erronka sekulakoa da. Donostiako plan estrategikoa, Donostia Estrategia 2020, jasotzen duen bezala, guztiz beharrezkoa da energia-berriztagarreetako eta energia-eraginkorreko enpresen arteko elkarlana bultzatzen duten proiektuak abian jartzea, hiriko etorkizunari begira sektore hauek estrategikoak baitira.

 

Axier Jaka, Ingurumeneko zinegotzi ordezkariak, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendaritzako kideek, Energiaren Euskal Erakundekoek eta Zaragoza Etxebizitzako Udal Elkarteko adituek hartuko dute parte jendaurreko jardunaldi honetan.

Foru Aldundiak eta Kutxako Ekintza Sozialeko Ekoguneak antolatzen duten Europar Energiaren Astearen egitarauaren barnean dago jardunaldi hau.

 

Jardunaldiaren inguruko informazioa

Data: 2012ko ekainaren 19an.
Lekua: San Telmo Museoa.
Ordutegia: 09:30etatik 13:30ra.
Antolatzailea: Donostiako Ingurumen bulegoa.
Europear Energiaren Astea ospatzeko burutuko den egitarauaren jarduera osagarria da.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak