Tamaina ertaineko Estatuko gainontzeko hiri gehienek bezala, Donostiak ere plan estrategiko baten alde egin du etorkizunari ahalik eta modurik onenean ekin ahal izateko.

Plangintza estrategikoko prozesuak abian jartzearen arrazoi nagusia egoera gatazkatsuei aurre egitea izan ohi da, batik bat geldialdi edo krisi ekonomikoak.
Gure ingurune hurbilean, hala ere, krisi egoerak ez dira oro har horrelako prozesuak abian jartzeko arrazoi nagusia. Izan ere, nagusiki, arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlana bilatzea, jarduerak koordinatzea, etengabeko hobekuntza edo suspertze prozesuak bultzatzea izaten da horrelako prozesuak abian jartzearen atzean gurean.

Etorkizunari aurre egin

Hiriek etorkizunari aurre egiteko duten beharrari erantzuten diete plan estrategikoek. Horrenbestez, gakoa honako galderen erantzunean dago: «Norantz joan nahi dugu? Zer-nolako hiria izan nahi dugu etorkizunean?».
Hori horrela, behin estrategia bat zehaztuta, behin zer-nolako hiri eredua nahi dugun adostuta, guztiok elkarrekin eta norabide berdinean egin behar dugu arraun ezarritako helmugara heltzeko.

E2020DSS
Plan Estrategikoa

Donostiak 2020. urteari begira izango duen E2020DSS plan estrategikoa ez zen hutsetik sortu, baizik eta 2010. urteari begirako lehendabiziko plan estrategikoa izan zuen oinarri. Hain zuzen ere, lehendabiziko planak berrikuntza eta ezagutzari askoz ere garrantzi gehiago ematen zizkion eredu baten aldeko apustua egiten zuen.

2010 Plan Estrategikoan jaso bezala, lehendabiziko planaren berrikuspen eta ebaluazio egin zen 2010-2020 eperako marko berria egiteko lanen lehen urrats bezala. Horrela, 2008ko azken hilabeteetan eta 2009ko lehendabizikoetan, krisi bete-betean, hasi zen sortzen Donostiako bigarren plan estrategikoa: E2020DSS.

Lehendabiziko plan estrategikoa ixterakoan, egindako bidearen balorazio positiboa egin zen, eta, horri esker, bigarren planak ordura arte egindako bidea jarraitzeko legitimazioa eskuratu zuen.

Hori horrela, E2020DSS Plan Estrategikoa agiri bizi gisa planteatu zen une oro, lehen planean ezarritako hiri ereduari jarraipena emango ziona baina aldaketetara egokitzeko gaitasuna izanez. Estrategia berriak, gainera, ongi garatu gabeko arloak zuzentzeko eta lehen planean behar bezala jasota ez zeudenetan sakontzeko beharra ere bazuen.

Horrenbestez, E2020DSS Plan Estrategikoa egiteko prozesuan Donostia bertako zein inguruko eragile ekonomiko garrantzitsuenen ekarpenak jaso ziren, bereziki funtsezkoak izan zirelarik Plan Estrategikoaren Batzorde Delegatuaren eta batzorde sektorialetako partaideen eskutik jasotakoak.

Lau ardatz estrategikoak

E2020DSS estrategia honako lau ardatz estrategiko hauetan oinarritzen da:

Ardatz 1

DSSn diseinatua

Berrikuntza, Zientzia, Ezagutza, Sormena, Kultura, Gastronomia. Donostia,  etorkizuneko jarduera gisa ezagutza eta berrikuntzari lotutako hiri berria eraikitzen joan da.

Ardatza ikusi
Ardatz 2

Pertsonak eta Baloreak

Etorkizuneko hiriak egungo Donostia errealitate egin duten bezalako pertsonak behar ditu.
Hiritar arduratsuak, aktiboak eta garapen globalari begira prest daudenak eta balore eta kapital sozialean indartsua den hiriaren sorreraren bidez soilik egokitzeko beharra dutenak. Kooperatzen duten hiritarrak, antolatzen direnak, eta elkarbizitza eta proiektuak bultzatzen dituztenak, garapen etengabea eta jasangarria eraginez.

Ardatza ikusi
Ardatz 3

Hiri lotua

Modu globalean pentsatu, mugarik gabeko munduan, modu lokalean jarduteko, baina modu lokalean pentsatu globalki pentsatzeko, eszenatoki irekian.

Hiriak nazioarteko eszenatoki horri “konektatuta” egotea behar du, garraio eta telekomunikazio azpiegitura berriekin eta inguru metropolitarrarekin, “elkarlan adimentsua”ren eraikuntzaren bidez.

Ardatza ikusi
Ardatz 4

Bizi, gozatu

Bizi kalitateak hirian dauka bere adierazgarri nagusienetakoa, baina badira jorratu beharreko erronka garrantzitsuak: hiri osoaren garapen orekatua, jasangarritasuna, merkataritza eta gertuko zerbitzuak, konektibotasuna, etxebizitzara sarbidea, aisialdia…eta hiri berrikuntza jorratzen jarraitzeko aukera, denboran zehar bere burua berrasmatzen jakin duen hiriaren ezaugarri gisa.

Ardatza ikusi

2004-2010
Plan Estrategikoa

2004-2010 Donostiako Plan Estrategikoak bi urte inguruko hausnarketa prozesu sakona eragin zuen bultzatu nahi zen hiri ereduaren inguruan.

Helburuak, estrategiak eta garatu beharreko proiektuak definitu, lehenetsi eta zehazteko inflexio puntua izan zen, betiere Donostiako herritarren bizi kalitatea garapen sozioekonomikoa eta gizarte kohesioa bultzatuz hobetzeko epe ertaineko egitasmo baten baitan.

Lau ardatz estrategikoak

Ehunka lagunek hartu zuten parte Plan Estrategikoa zehazteko lanetan eta hiri ereduaren oinarri izango ziren lau ardatz estrategiko ezarri ziren:

  • Kalitatearen Hiria
  • Sormenaren eta berrikuntzaren Hiria
  • Pertsonen Hiria (kohesionatua)
  • Harremana duen Hiria

Lau ardatz estrategiko horietatik abiatuta, hainbat, helburu, jarraibide eta proiektu eragile ezarri ziren.