Pribatutasun politika

Aurkibidea

  • Hitzaurrea
  • Tratamenduaren arduraduna
  • Bildutako datu pertsonalak
  • Tratamenduaren mugak
  • Datu bilketari buruzko informazioa
  • Segurtasun neurriak
  • Eskubideak

Hitzaurrea

FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietatearen (aurrerantzean, DONOSTIA SUSTAPENA) webgunearen bitartez egiten den datu pertsonalen tratamendua arautuko da Europar Batasuneko datuen babeserako araudian (2016/679 (EB) Erregelamendua – Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra edo “RGPD” gaztelaniako akronimoaren arabera), 3/2018 Lege Organikoan, abenduaren 5ekoan, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoan, eta datuen babesaren arloan aplikagarria den beste edozein arauditan xedatutakoaren arabera, une oro webgunearen erabiltzaileek duten datuen babeserako oinarrizko eskubidea bermatze aldera.

Pribatutasun politika hau irakurrita, erabiltzailea jakinaren gainean egongo da webgune honen bitartez biltzen diren datu pertsonalen tratamendurako eta babeserako prozeduren inguruan. Erabiltzaileak arretaz irakurri beharko du pribatutasun politika hau. Politika modu argi eta errazean idatzi da haren ulermena errazteko helburuarekin. Honela, erabiltzaileak libreki eta bere borondatez erabaki ahalko du datu pertsonalak DONOSTIA SUSTAPENARI eman nahi dizkion, horretarako gaitutako kanalak erabilita.

DONOSTIA SUSTAPENA da DONOSTIAKO UDALAREN tratamenduaren eragilea.

Halaber, pribatutasun politika honen xedea da RGPDaren arabera indarrean dauden eskubideei buruzko informazioa ematea. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko edozein zalantza izatekotan, jarri harremanetan: dbo@donostia.eus.

Tratamenduaren arduraduna

Webgune honen bidez bildutako datuen tratamenduaren arduraduna izango da:

DONOSTIAKO UDALA; IFZ: P2007400A; helbidea: Ijentea kalea, 1 – 20003 Donostia (Gipuzkoa). Datu pertsonalak DONOSTIA SUSTAPENAK kudeatuko ditu, tratamenduaren eragilea den heinean.

Era berean, jakinarazten dizugu DONOSTIAKO UDALAK eta DONOSTIA SUSTAPENAK Datuen Babeserako Ordezkari bat duela eta, harekin harremanetan jartzeko, dbo@donostia.eus helbide elektronikoa erabil daitekeela edo idazkia bidal dakiokeela dagokion erakundeari, hartzaile gisa “Datuen Babeserako Ordezkaria” adierazita.

Bildutako datu pertsonalak

Webgune honen bitartez datu pertsonalak biltzen dira bertan ageri diren zerbitzu jakinetara sartu eta zerbitzu horiek eman ahal izateko. Datu horietako zenbait zuzenki ematen dira, esaterako, erregistrorako edo izena emateko inprimaki bat betetzean, eta beste batzuk, aldiz, zeharkako moduan eskuratzen dira teknologia bidez, cookieekin gertatzen den moduan.

    Webgune honek datu pertsonalen bilketarako eta ondorengo tratamendurako erabiltzen dituen bitartekoak hauek dira:
  • Inprimakiak: inprimakien bidez, bai digitalak zein formatu elektronikokoak, datu pertsonalak biltzen dira plataforma honetako zerbitzuetara sartu eta zerbitzu horiek eman ahal izateko.
  • Posta elektronikoak: webgunean ezarritako helbide elektronikoak datu pertsonalen bilketarako bitarteko baliozkotzat jotzen dira.
  • Cookieak: webgune honek cookie teknikoak erabil ditzake (zerbitzariak webgunea bisitatu duen pertsonaren gailura bidaltzen dituen informazio fitxategi txikiak) webgunearen funtzionamendu eta bistaratze zuzenerako ezinbestekotzat jotzen diren eginkizun jakinak gauzatzeko, eta baita cookie analitikoak, lehentasunen ingurukoak eta/edo publizitatearen ingurukoak ere, aldez aurretiko baimena jaso bada.
  • Webgunean eskuragarri dauden inprimakietan eskatutako datuak, oro har, derrigorrezkoak dira (dagokion eremuan bestelakorik adierazi ezean) adierazitako xedeak bete ahal izateko.
  • Datuak helarazteko beste bitarteko batzuk baliatzen badira, erabiltzaileak kasu bakoitzean behar den informazioa eman beharko du bakarrik.
  • Zentzu horretan, erabiltzaileak bere gain hartuko ditu ezarritako datuen bilketarako bitartekoak erabilita bere borondatez helarazten dituen gehiegizko datuetatik edo datu oker edo desegokietatik eratorritako erantzukizun posibleak.

Tratamenduaren mugak

14 urtetik beherako adingabeek ez dute baimenik izango datu pertsonalak bidaltzeko webgune honetan gaitutako bitartekoak baliatuta (zerbitzuak eskatzeko edo harremanetarako gaitutako web inprimakiak betetzea edo posta elektronikoak bidaltzea). Beraz, bitarteko horiek baliatuta datu pertsonalak helarazten dituzten pertsonek formalki adieraziko dute 14 urtetik gorakoak direla eta DONOSTIAKO UDALA eta DONOSTIA SUSTAPENA betekizun hori ez betetzearen ondoriozko edozein erantzukizunetik salbuetsita geratuko dira.

Eskainitako zerbitzuak 14 urtetik beherako adingabeei zuzendutakoak badira, adingabearen guraso edo legezko tutoreen baimena jasotzeko bitartekoak gaituko dira.

Datu bilketari buruzko informazioa

Inprimaki baten bitartez (online edo deskargatzeko moduko formatuan) edo webgunean ezarritako beste edozein komunikazio kanalen bitartez datuak biltzen diren bakoitzean, pertsona interesduna jakinaren gainean jarriko da, indarrean dagoen datuen babeserako araudian xedatutakoaren arabera.

Informazio hori interesdunei emango zaie haiek erabilitako bitartekoaren arabera:

Erabiltzailea izango da emandako datu pertsonalen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzulea. Erabiltzailearen datuetan aldaketarik gertatuko balitz, aldaketa horiek tratamenduaren arduradunari jakinaraziko zaizkio datuak eguneratuta mantendu ditzan.

Segurtasun neurriak

DONOSTIA SUSTAPENAK, DONOSTIAKO UDALAREN tratamenduaren eragile moduan, segurtasun neurri egokiak hartu ditu indarrean dagoen datuen babeserako araudian xedatutakoaren arabera, webgune honetako erabiltzaileek duten datuen babeserako oinarrizko eskubidea bermatze aldera.

Ezarritako segurtasun neurriak dira 3/2010 Errege Dekretuak, urtarrilaren 8koak, Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duenak, II. Eranskinean xedatutakoak. Segurtasun neurri horiek azalduta ageri dira UDALAREN segurtasun politika osatzen duten dokumentuetan. Halaber, webgune honetan tratatzen diren datu pertsonalek duten arriskuaren araberako segurtasun maila egokia mantentzeko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolaketa neurriak ere aplikatu dira.

Eskubideak

Hauek dira interesdunen eskubideak:

  • DONOSTIAKO UDALA euren datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez jakitea.
  • Euren datu pertsonalak atzitzea, bai eta zuzenak ez diren datuen zuzenketa eskatzea ere edo, kasuaren arabera, datuen ezabaketa eskatzea, besteak beste, datuak jasotako jatorrizko xedeetarako beharrezkoak izateari uzten diotenean.
  • Egoera jakinetan, hurrengo jarduketak eskatzea:
    • Euren datuen tratamendua mugatzea; kasu honetan, DONOSTIAKO UDALAK datuak gordeko ditu soilik erreklamazioen izapidetze edo defentsarako.
    • Euren datuen tratamendua aurkaratzea; kasu honetan, DONOSTIAKO UDALAK datuak tratatzeari utziko dio, legezko ezinbesteko arrazoiren bat izan ezean, edo aurkez daitezkeen erreklamazioen izapidetze edo defentsarako salbu. Eskubide honen barne daude banakako erabaki automatizatuak hartzeko xedea duten tratamenduak.
    • Datuak eskualdatzea (datuen portabilitatea) interesdunari berari edo beste arduradun bati, maiz erabiltzen den eta irakurketa mekanikoa eskaintzen duen formatu egituratu batean.

Halaber, datuen tratamendua baimenean oinarritzen bada, baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango dute, datuen babeserako indarrean dagoen araudian xedatutako baldintzen arabera.

Eskubide hauek tratamenduaren arduradunaren aurrean baliatu ahalko dira, pribatutasun politika honen 2. atalean adierazitako helbidean edo bereEgoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, lehen urrats moduan eta aukerako izaerarekin, DONOSTIAKO UDALEKO Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jartzeko aukera dago, helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Eguneratze data: 2021eko ekainaren 1a