Donostia, Age Friendly City

Age Friendly City egitasmoa Estrategia Bulegoak Donostiako Udaleko Ongizate eta Partaidetza departamentuekin elkarlanean bultzatutako zeharkako proiektua da. Ekimen honen xedea honakoa da: Donostiako adinekoen errealitatea agerrarazi eta balioestea eta hirian zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzea.

Previous Next

Proiektua 2008an hasi zen, Donostia Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatutako Age Friendly City edo Adineko Pertsonekiko Hiri Lagunkoien Nazioarteko Sarean sartzean. Sarea munduan gaur egun gertatzen ari diren bi joera hauei erantzuteko jaio zen: zahartze demografikoa eta urbanizatze prozesua.

Sarean sartzeak arlo ezberdinetan hobekuntzak bultzatzeko plangintza bat garatzea ekarri zuen, besteak beste aire zabaleko espazioen egokitzapena, garraio eta mugikortasuna, etxebizitza, komunikazio eta informazioa, gizarte sareak eta laguntza, errespetua eta gizarteratzea, eta gizarte zerbitzuak. Adineko pertsonekin eta adineko pertsonentzako landutako plangintza izan zen, euren iritziak eta ekarpenak prozesuaren muinean jarriz.

Age Friendly City sarean sartzeko prozesuak Donostia Lagunkoia Hiri Planean izan du jarraipena. Planak 134 neurri jasotzen ditu eta urte eta erdiko iraupena izan duen parte hartze prozesu baten ondorio da. 100 eragile baino gehiagok egin dituzte ekarpenak: adineko pertsonen elkarteak, kultur eta gizarte taldeak, auzo elkarteak, udal teknikariak, enpresa pribatuak, osasun eta mugikortasun arloko eragileak, herritarrak…

Donostiako herritarren % 22 adineko pertsonen kolektiboko kide dira (EUSTAT, 2010), hau da, 65 urtetik gora dituzte. Ez hori bakarrik, hurrengo hamarkadetan kopuru hori bikoiztu egingo dela aurreikusten da. Kolektiboa oso heterogeneoa da, ibilbide, interes, itxaropen eta bizitza proiektu oso ezberdinak dituzten lagunek osatutakoa. Hori bai, guztiak ere hiri hobe bat eraikitzeko aktibo oso garrantzitsuak dira.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak