DSS2016EU. Donostia, Europar Kultur Hiriburua

Donostia Europako Kultur Hiriburu izango da 2016an, Poloniako Wroclaw hiriarekin batera. Donostiako Udala buru duen proiektuan Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ere parte hartzen dute Donostia 2016 Fundazioaren eskutik.

Previous Next

Donostiako hautagaitza hiriaren lehen plan estrategikoaren baitan sortu zen, Estrategia Bulegoak gidatu zituelarik egitasmoaren lehen urratsak. Aukera izateaz gain, erronka ere bada kultur hiriburutza Donostiarentzat, hiria nazioartean hobeto posizionatzeko baliagarria izatearekin batera hiritarren partaidetza bultzatzeko akuilu ere izango dena. Azken batean, hirian bizi kalitatea zein kultur bizitza bultzatzeko baliagarria izango den ideia eta sormen agerpena izango da.

Donostia 2016 zeharkako izaera duen egitasmoa da, bizikidetza eraikiko duena elkar ulertzea bultzatuz eta etorkizunerako ondare aberatsa utziz: giza eskubideak errespetatuko dituzten herritar libreagoek, humanistagoek osatutako hiri bat; gizarte parte hartzaileago bat, gatazkak kulturaren eta artearen bitartez konpontzen ikasiko duena; sorkuntza eta kultur prozesuak erreferentziatzat dituen hiri bat; gure artean, gure buruarekin, gizartearekin, gure ingurunearekin nola erlazionatzen garen hausnartzeko gonbidapen bat; lan egiteko modu berri bat.

Donostia 2016k Europar Batasuneko kide garela ere gogorazi nahi digu, proiektu komun bateko kide garela azpimarratuz, europar herri ezberdinen arteko harremanak eta kultur trukea bultzatuz, europar sentimendua sustatuz guztiok partekatzen ditugun aberastasunak, ezaugarriak, aniztasuna azpimarratuz. Azken batean, europarren arteko ezagutza bultzatzea da Donostia 2016ren helburu nagusietako bat.

DSS2016EU egitasmoa behin 2016. urtea igarota ere gure artean ondare bat laga dezan diseinatuta dago, giza eskubideak errespetatuko dituzten herritar libreagoek, humanistagoek osatutako hiri bat, gizarte parte hartzaileago bat, gatazkak kulturaren eta artearen bitartez konpontzeko gai izango dena.

Donostia 2016 Fundazioak Wroclaw hiri poloniarrarekin eta Europar Batasunarekin elkarlan estuan bultzatzen du kultur hiriburutzaren proiektua.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak