Datorren asteazkenean, ekainaren 10ean, Donostia Lagunkoiaren talde motorraren bilera berria ospatuko da Jitsi plataformaren bitartez, 10:00 eta 12:00 bitartean eta ondorengo estekan:
https://meet.jit.si/DonostiaLagunkoia
Bilera honen helburuak hurrengoak dira:
- Donostia Lagunkoiak hiriaren berpizkunderako egindako proposamenaren inguruan jasotako iradokizunak, hausnarketak eta erantzunak partekatu.
- Talde motorra bezala eta epe motzera begira, atentzioa non jarri erabaki eta, ahal den heinean, ibilbide eta egutegi bat zehaztu.