Agenda

CIDEUren online topaketa: “Hiri Berrietarako Estrategia eta Berrikuntza”

Urriaren 27an eta 28an "Hiri Berrietarako Estrategia eta Berrikuntza" izeneko mintegia antolatu du CIDEUk, pandemia-egoerak planteatzen dizkigun erronkei modu kolektiboan heltzeko berrikuntzak duen balioa nabarmentzeko helburuarekin. Bi egunetan zehar, hainbat arlotako erreferenteek gaur egun hirietan garatzen ari diren kasuak, esperientziak eta praktikak azalduko dituzte.

Zehazki asteartean, urriaren 27an, “Berritu eraldatzeko” izenburupean hiru htzaldi ospatuko dira eta hurrengo egunean, urriaren 28an, “Estrategia abian” saioan, Espazio Publikoaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Gasteizko Estrategia aurkeztuko da.

Informazio guztia hemen.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak