Agenda

Covid-19aren hiria: arkitekturak eta hirigintzak nola egin diezaioketen aurre pandemiari.

  • 2020 Uztaila 1- 1
  • Online
    Donostia

Koronabirusaren osasun-krisiak agerian jarri ditu gure hiriek eta gure ekonomia, gizarte eta kultura-sistemak dituzten ahulezia handiak. “Ohiko” hiri desorekatu eta jasangarritasunik gabeak ez bazuen funtzionatzen, aprobetxa dezagun inflexio-puntu hau eredu hori eraldatzeko; kontura gaitezen COVID-osteko egoerak aukera handiak sor ditzakeela hiriak eta lurraldeak berreraikitzeko, eta erresilientzia, ardura eta oreka handiagoko hiri eta lurraldeak sortzeko.

Donostiako Sustapenak antolatutako ponentzia honetan, Jon Aguirre Such, Paisaje Transversal-eko arkitekto-hirigileak, agertoki berri horretara egokitzeko udalerriek arkitektura eta hirigintza arloan martxan jar ditzaketen zenbait proposamen eta estrategia azalduko ditu.

Hitzordua, uztailaren 1ean izango da goizeko 10:00etan.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak