Agenda

Donostia inklusiboa? Ikuspegiak

  • 2021 Apirila 20-20
  • San Telmoko Museoa
    Donostia

Donostiako herritarren zahartzea, migrazioa, inklusioa, zainketena bezalako zerbitzuen egoera... Esparru horien eta beste batzuen ikuspegitik eta begirada desberdinen bidez, apirilaren 20an ospatuko den hitzaldi honetan Donostia pertsona guztientzako hiria ote den galderari erantzuten saiatuko gara. San Telmo Museoak eta Estrategia Bulegoak antolatutako hitzaldian, ondorengo pertsonek hartuko dure parte:


-Joseba Zalakain, SIIS Dokumentazio eta Ikasketa zentruko zuzendaria
-Eva Salaberria, Donostia Lagunkoia planaren zuzendaria Donostiako Udalean
-Ana Molina, Mestiza elkarteko presidentea.
-Moderatzailea: Garikoitz Agote, Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zuzendaria.


Saioa museoko webgune zein youtube kanalean emango da zuzenean, baina aurrez aurre ikusi ahal izateko beharrezkoa da erreserba egitea hemen.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak