Agenda

Europako Kontseiluaren 70. urteurrena: Giza Eskubideak eta Demokrazia

  • 2019 Abendua 2- 2
  • Kursaal
    Donostia

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak "Europako Kontseiluaren 70. urteurrena: Giza Eskubideak eta Demokrazia" jardunaldia antolatu du 2019ko abenduaren 2an Donostiako Kursaal Jauregian.

Europako Kontseilua, 1949ko maiatzaren 5ean Londresko Itunak sortua, Europan giza eskubideen nazioarteko erakunde nagusia da. Erakundearen oinarrizko zutabeak Giza Eskubideen Europako Hitzarmena eta Europako Gutun Soziala dira. Europako Kontseiluak Estrasburgon du egoitza eta 47 estatu kidek eta 830 milioi lagunek osatzen dute.

Jardunaldian jorratuko diren gai nagusien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziaren eragina; demokrazia eta lurralde-kohesioa; Tokiko Autonomiaren Europako Gutuna eta Europako Kontseiluak balio demokratikoak zalantzan jartzeari emandako erantzuna.

Jardunaldia publiko orokorrarentzat zabalik dago.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak