Agenda

Webinar: Zibersegurtasuna eta Erresilientzia: nola izan lehiakorrak aro digitalean

Ekonomia- eta gizarte-eraldaketa prozesu batean murgilduta gaude, eta digitalizazioa gure portaera eta harremanetarako arauak aldatzen ari da. Aktibo fisikoak digital bilakatu dira, merkatuak globalak dira eta konektagarritasuna erritmo esponentzial batean hazten ari da, laster izango ditugun 5G eta Gauzen Internet bezalako azeleragailu teknologikoei esker. 4.0 Industria, e-Commerce, Telekudeaketa, Telemedikuntza,..., negozio-lerro berriak dira eta horien etorkizuna Zibersegurtasunaren praktika eta zerbitzu hobeagoekin lotuta dago. Azken 30 urteotan, kalitateak lehiakorrago egin bagaitu, etorkizun digitalak konfiantzazko Azpiegiturak eta Zerbitzuak behar ditu. Ziberespazioa gure negozioen, gure bizitza digitalaren eta gure gizarte- eta ekonomia-jardueren ingurune komuna izango da. Horrekin lotutako arrisku berriak (Ziberkrimena, Ziberdelinkuentzia, Ziberespioitza industriala...) birzehaztu dira mundu-mailako agertoki berri honetan, eta enpresek nahiz herritarrok arrisku horiekin elkarbizitzen ikasi behar dugu, gure produktuak eta zerbitzuak diseinatzen direnetik Zibersegurtasuna barne hartuz. Kontzientziazioa, produktuen eta zerbitzuen egiaztapena, eta adituen eta ekosistema publiko eta pribatuaren lankidetza izango dira etorkizun hurbileko oinarriak.

Hau izango da, hain zuzen ere, uztailaren 22an, asteazkenean, goizeko 10:00etan ospatuko den online topaketan jorratuko den gaia Iberia Accenture Security-ko Xabier Mitxelenaren eskutik.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak