Agenda

ZERO IS MORE online jardunaldia

Datorren martxoaren 18an ZERO IS MORE, Basque Country online jardunaldia egingo da, enpresa jasangarri eta lehiakorrei zuzendutako ekimena. Ekitaldi honek Race to Zero kanpainaren berri eman nahi die euskal enpresei, ikatzik gabeko etorkizunerako lasterketa global honetan parte hartzen duten enpresei ekarriko dizkieten helburuak eta onurak azalduz.

Bileran parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Erresuma Batuko Gobernuak Bilbon duen Department for International Tradek eta klima-ekintzan goi mailako adituek. Dagoeneko atxikita dauden enpresek ere parte hartuko dute, eta euren esperientzia eta atxikitzearen onurak kontatuko dituzte.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak