Berriak

2030eko Plan Estrategikoa sortzeko prozesuak aurrera jarraitzen du Gastronomia eta Biozientzietako lantaldeekin

Previous Next

2030erako Plan Estrategikoak aurrera jarraitzen du, eta gaur egun lan-dinamika batean murgilduta dago hiriko eragile nagusiekin batera, bai elkarrizketa pertsonalen bidez, bai lantaldeen bidez.
Hain zuzen ere, azken bi aste hauetan bi talde hasi dira: Gastronomiarena eta Biozientziena.

Kontraste-lan horren helburua da, besteak beste, ezarritako erronkei aurre egiteko jarduera zehatzak ezartzea eta Planak dituen oinarri nagusiei erantzungo dien etorkizuneko hiria diseinatzea: Donostia jasangarria, dinamikoa eta sortzailea, integratzailea, berritzailea eta adimentsua, maila anitzeko eta nazioarteko lankidetzakoa eta irekia.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak