Berriak

Kolonbiako ordezkaritza batek Donostia bisitatu zuen

Harold Guerrero López Kolonbiako San Juan de Pasto hiriko alkateak joan den ekainaren 11ean, bisitatu zuen Donostia, hiriko Estrategia Bulegoan abiarazi zen topaketa batean, non Kepa Korta zuzendari-koordinatzaileak harrera egin baition.

"Donostia Lagunkoia" Hiri Planaren egite prozesua abian da

Donostia Lagunkoia-Hiri Plana, hiriaren lagunkoitasuna hobetzeko eta adinekoen bizi‐kalitatea hobetzeko , eta hedaduraz, Donostiako gizarte osoarena ere lortzeko aurrera pauso bat da.

Helburua, adineko pertsonen eta euren elkarteen “ahalduntzea” da, hiriko bizitzan duten indarra aprobetxatuaz, hiriko politiketan parte-hartze prozesuen bitartez eragina izan dezaten.

Indiako, Panaji hiriak Donostia hartu du erreferente gisa

Bi hiriek zenbait elementu oso antzeko dituzte; esaterako, egitura fisikoa, baliabide naturalen potentziala, turismoarekiko eta kulturarekiko orientazioa, eta bestelako alderdi zehatz batzuk. Panaji, Donostia bezalaxe, Indiako lehenengo nazioarteko zinema-jaialdiaren egoitza da, herrialde osoko garrantzitsuenarena, hain zuzen.

 

Donostiako Gizarte Kontseilua berritu egin da, gizartea hobeto ordezkatzeko eta eraginkorragoa izateko helburuarekin

Joaquín Pérez Iriarte izango da Gizarte Kontseiluko lehendakari berria; Kepa Korta, aldiz, lehendakariorde izendatu dute, berriz ere. Batzorde Iraunkorreko beste hamahiru kideak ere berritu dira Gizarte Kontseiluaren eredu berri bat proposatzeko Batzorde bat sortzea adostu zuten kide guztiek, organoa eraginkorragoa izatea eta errealitate berrira hobeto egokitzea helburutzat hartuta.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak