Berriak

BM30 Topaketak: Donostiako hiri-estrategia pandemiaren aurrean

Kepa Korta, Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendariak, Bilbao Metropoli-30ek, Deia egunkariarekin lankidetzan, antolatutako BM30 Totapektak ekimenean parte hartuko du, hiriek pandemiaren aurrean dituzten erronken berri emateko helburuarekin.

Zehazki, Kortak Donostiak abian jarri dituen estrategiak eta testuinguru horretan egiten ari diren ekintzak azalduko ditu. Era berean, zuzentzen duen bulegoak eta 2030 Plan Estrategikoa lantzen ari diren hiriko hainbat eragileekin batera egindako hausnarketa azalduko du, besteak beste.

Hitzordua datorren ostegunean, irailaren 17an, izango da, 12: 00etan, zoom plataformaren bidez, eta bertan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da honako esteka honen bidez.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak